Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloa – Mundu islamikoa, mundu arabiarra eta ekialde hurbila
Ekialde Hurbileko Geopolitikari buruzko ziklo bat hasi dugu Hizpidean, Gorka Menendezen eskutik. Sei zatitan banatuko dugu ziklo hau, hilabetean behin jasoko ditugun kolaborazioetan. Gaur egungo Ekialde Hurbila ulertzeko gako ugari emango dizkigu Gorkak ziklo honetan.
Lehenengo saiorako, kokapen bezala, mundu islamikoa, mundu arabiarra eta Ekialde Hurbila desberdinduko ditugu, askotan elkarren artean nahasten diren kontzeptuak direlako. Hiru kategoria hauen ezaugarriak eta elkarren artean dauzkaten loturak aztertuko ditugu.
Hurrengo saiorako, gaur egungo Ekialde Hurbileko mapa politikoa ulertzeko gakoak emango ditugu, egungo herrialdeen jatorria aztertuta, otomandar inperiotik abiatuta gaur egun arte. Aurrerago hitz egingo dugu OTANen ardatzaz, Iranen ardatz antiinperialistaz, Kurdistanez, eta ordura arte ikasitako guztiarekin, Siriako Gerra ulertzen saiatuko gara azken saioan.
Hemen entzungai zikloaren lehenengo atala: Mundu islamikoa, mundu arabiarra eta ekialde hurbila.
-
Hizpidea: Ekialde Hurbileko Geopolitika Zikloa - Mundu islamikoa, mundu arabiarra eta ekialde hurbila??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!