Ekainaren 28ko Koordinadora Stonewalleko istiluen 50.urteurrena prestatzen hasiko da
Ekainaren 28ko Koordinadorak asanblada irekia deitu du otsailaren 5ean. Oso zita berezia da aurtengoa: 1969ko Stonewalleko istiluen 50.urteurrena.
2019ko ekainaren 28a, ostirala. Egun horretan, historia osoan zehar gogoratuak izan diren 1969ko Stonewalleko istiluen 50.urteurrena izango da. Zita borobila, oso.
Gay, lesbiana, transexual edo sexu disidente ororen askapenerako mugimenduaren sorrera izan zen egun hura eragile askoren iritzitan, gaur egun mundu osoan LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna izenekoa. Injustiziaren, diskriminazioaren eta gizarte eta poliziaren etengabeko jazarpenaren kontrako herritarren altxamendutik sortu zen egun horren ospakizuna, eta, ondorioz, eskubide zibil eta eskubide sexualen aldeko mugimendua sortu zen mundu osoan.
Aurreko urtean, 49.urteurrenaren testuinguruan, Gasteizko talde bat biltzen hasi zen eta Ekainaren 28ko Koordinadora jarri zuten martxan: norbanako eta eragile ezberdinak bertan integratu ziren.
Gasteizko Ekainaren 28ko Koordinadorak patxadaz prestatu nahi du eguna eta urteurrena bera. Horregatik, datozen egunetan martxan jarriko dira berriz ere: lehenengo asanblada otsailaren 5ean, asteartean, egingo dute 17:30ean SUmendi Espazioan.
Aurreko urtean, Kapitalismo arrosari sua. No estamos en venta izan zen manifestazioaren leloa. Gaia zabaltzeko eta eragile ezberdinen inplikazioa lortzeko, zutabe ezberdinak egongo ziren eragile ezberdinek mobilizazio nagusiarekin bat egiteko.
“Ez gara ezkutatuko”
Egun hau, “kaleetan, parkeetan, ikastetxeetan edo lantokietan presente gaudela” gogoratzeko baliatu zuten 49.urteurrenean: “Ez dugu atzera egingo gure eskubideen alde”. Gainera, pertsona disidenteen aurka gorroto mezuak zabaltzen dituzten pertsonak, instituzio publiko eta pribatuak salatzeko baliatu zuten eguna bera: “Erasotzen gaituzte, ikusezintasunera behartuz”.
Argi dute, ez dute beldurrik: “Ez gara ezkutatuko, Stonewalleko kideek utzitako lekukoari indarez helduta jarraitzen dugu”.
- Aurreko urteko mobilizazioaren irudiak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!