Ekainaren 19an mobilizatzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak
Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileek elkarretaratzea egin dute gaur Probintzia Plazan "Orain gure txanda! Mobilizatu zaitez!" lemapean. "Publikoa eta funtsezkoa dena aberastasuna banatuz zaintzeko" deia egin dute. Datorren ekainaren 19an mobilizazioak burutuko dituzte Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan.
Hiru hilabetez luzatu den etxealdiaren ostean kaleak berreskuratzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. «Norabide berri baten premia» jarri dute mahai gainean eta eredu sozio-produktibo beri bat eraikitzea ezinbestekoa dela azaldu dute, «bizitzak erdigunean jarriz». Mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan datorren ekainaren 19an, «Krisia kapitalak ordain dezala» aldarrikatzeko.
Gaur elkarretaratzea egin dute Gasteizko Probintzia Plazan, motorrak berotzen hasteko. Hiru hilabete hauetan Gobernu desberdinek egindako kudeaketak eragindako kaltealk «ahaztuko ez dituztela» aldarrikatu dute, «memoria kolektiboa» erdigunera ekarriz. «Pandemiari emandako erantzun belizist»a edota «prekarizazioa sistematikoa» bihurtu izana gogor salatu dituzte, besteka beste. Karta osatzen duten eragileek «zentzugabekoa» deritziote osasungintzan murrizketak egiten diren bitartean milioika euro AHT bezalako obretra bideratzea.
Zazpi alorretako aldarrikapenak
Ekainaren 19an, «Publikoa eta funtsezkoa zainduz, aberastasunak banatu! Lehenik bizitzak!» lelopean kalera aterako da Eskubide Sozialen Karta, zazpi aldarrikapen zehatzekin.
Zerbitzu publikoen garapena eskatuko dute datorren ostiraleko mobilizazioetan, zaintza lanen, azpikontrataturiko zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa exijituz, langile guztien subrogazioa eginez. Zaintza eredua aldatzeko beharra ere mahaigaineratuko dute eta «sistema publiko, unibertsal eta doakoa»bermatu dadin 10.000 lanpostu sortzea proposatu diete administrazioei.
Bazterketa eta pobreziari aurre egiteko neurriak ere aldarrikatuko dituzte, hala nola, dagoeneko Nafarroa eta EAEko parlamentuetena aurkeztutako Herri Ekimen Legegilean zehaztutako neurriak betetzea eskatzea: DSBE eta EBa, gutxieneko soldataren %100 eta etxepizitza eskubidea.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean aldarrikatu bezala 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta gehienezko 35 orduko lanaldia izango dira ekainaren 19ko aldarrikapen nagusietako batzuk.
Proposatutako neurri guztiek suposatzen duten gastu igoeraren aurrean eta testuinguruak eragingo duen zor-publiko guztiari aurre egiteko fiskalitate berri baten beharra azpimarratu dute, hots, gastu horiek kapital-errenta eta enpresa irabazien gaineko zergen kontura izatea.
Azkenik «administrazio egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian» lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa eskatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!