Ekainak 28: gorputz subertsiboek asimilazioari planto
Jatorrizko testua, osorik, Arabako Alean
Ekainaren 28a sexu-askapenaren nazioarteko eguna dela-eta, Gasteizko LGTB mugimenduko adin ezberdinetako hiru kide elkartu ditugu solasaldian: Sejo Carrascosa, Garazi Beramendi eta Andu Martinez. Gehiago izan zitezkeen, beste batzuk izan zitezkeen, baina esandakoak esan bezala jaso ditugu, kontuak faltan agian bai, baina soberan ez daudelakoan.
2019an beteko dira 50 urte Stonewall Inn tabernako istiluetatik: New Yorkeko taberna hartan biltzen ziren lesbiana, gay eta transexualek poliziaren etengabeko jazarpenari planto egin eta antolatzen hasi ziren, euren eskubideen alde. Gertakari haiek jotzen dira egungo sexu-askapen mugimenduaren aurrekaritzat. New Yorken gertatu zen, baina beste edozein tokitan ere izan zitekeen, baita Gasteizen ere, esaterako.
Stonewall-eko istiluak baino 10 urte lehenago jaio zen Sejo Carrascosa Madrilen, eta bertan hasi zuen LGTB kolektiboaren eskubideen aldeko militantzia, La Radikal Gai izeneko talde mitikoan. Orain dela 25 urte Gasteiza etorri zenean, COGAL izeneko taldean sartu zen, gerora Gaytasuna izango zena. «Borrokatzeko gogoz» iritsi zen. GIBaren inguruko borroka eta bisibilitatea ziren garai hartan lehentasunak, jendearen arteko elkar ezagutzarekin batera: «Gure helburua ez zen asistentzialista, baina jendeak hori behar zuen, eta horretan ere aritzen ginen». Lumagorri Heterosexismoaren Aurkako Taldean dabil egun Carrascosa.
Gaytasuna izena «ezaguna» egiten zaio Garazi Beramendiri, baina oso urrutikoa. Eta ez da harritzekoa, izan ere 1993an jaio zen gasteiztarra. Andu Martinez, aldiz, 1998an jaiotakoa da eta Gaytasuna taldea ezaguna ere ez zaio egiten. Beramendik talde batean baino gehiagotan militatu du, ez baitzaio gustatzen etiketa bakarrean kokatzea. Martinezen hitzetan, ez da egon Gasteizen gazteentzat «erreferentzia sendoa» izan den talderik azken urteetan. Hala ere, biak dabiltza E28ko koordinadoran.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!