Eitzagako auzokideak: Ahaztuak eta triste
Zaldibarreko Eitzaga auzoko bizilagunek bizi duten abandonu-egoera azaltzeko idatzitako iritzi gutuna. 37 bizilagunez osatutako auzoa da Eitzaga, bertan dago kokatua otsailaren 7an amildutako zabortegia
Lehen hitzak Joaquin, Alberto eta euren ingurukoentzat, gure antzera bost hilabete baztertuak eta ahaztuak sentitzea ez zaigu bat ere arraroa egiten. Gure hurbiltasuna eskaintzen diegu. Eitzarrak beti gogoratzen gera eurekin eta sarritan auzokoren batek lora eskaintza egiten dieguplazako zutabeetan.
Gure babes bakarrak izan dira otsailak 16an Eitzara inguruetako herrietatik antolatutako manifestazio erraldoia (bihotzez beti eskertuko duguna), aldiro antolatzen diren manifestazioak gogoratzeko egoera, Zaldibarko oposizioko taldearen postura irekia laguntzeko gure eskakizunak bideratzeko eta kitto.
Beste inork ez du hemen geldialdirik egin, komunikabideak euren irudiak ateratzen dituzte euren erreportariekin, eta gure osasun egoerari buruzez dago ezer. Iraingarria egiten zaiguna da orain,Ingurumen sailak, Osasun sailak eta Jaurlaritzaren postura,euren kudeaketa onari buruz hitz egiten ordu guztietan medioetan agertzea, benetan kudeaketa ankar baten babesle izan direnean.
150garren eguna bete denean, kudeatzaile fantastiko hauek ez digute egunon ere esan. Etxetik premiaz ateratako familiei aste bete dela eman die itzultzeko baimena (autopista ireki dutenean) eta pozik.
Auzotik kamioiak pasatzeari uzteko eskaerari kasurik ez, nahiz eta bide seguruagoa beraiek barrutik eduki. Auzotarrak eta inguruetako herritarrak arrisku haundian jartzen gaituzte, batik bat solasaldian Aixolako urtegira joaten diren oinezkoak, eta ez dira gutxi.
Lurren azterketen emaitza kuantifikatuak orain arte ez dituzte atera (lau hilabete beranduago); orain arte bakarrik idatziz ipini dute dena ondo dagoela, orain onartzen dute azterketa guzietatik produktu baten bakarrik aurkitu dutela maximo legezko neurritik puntu bat gorago dagoena, porru bat (ez da broma), eta hori baserriko lanek eragindako kutsaduragatik izan liteke (R.1881/2006 Pb [beruna] max. 0,10 mg/kg eta eman du 0,11 [10%])haien iritziz agian hurreko erreturaren baten gaitik (¿beruna?).
Zortzi urteren ondoren orain ere kutsatzen jarraitzen dute eta seguru asko inoiz baino kaltegarriagoa. Ermutik ikusten duten kea ez da sua, kamioiek jasotzen duten hautsa baizik. Lurrean nahastuta dagoen zikina, amiantoa eta batek daki zer gehiago haizeak jaso eta banatzen duenaEitzaga eta inguruetara.
Azterketa medikuak eskatu ditugu lehen egunetik zortzi urtean kutsadurapean egon direnentzat. Ezin da izan orain bertan lanean daudenak une bakoitzean azterketa medikoak edukitzea, legeak ondo agintzen duen bezala kutsadura arriskuagatik, eta etorkizunean ere jarraipena eduki ondorioen arriskuagatik,eta bertan inguruan bizi izan direnentzat, ezer ez.
Auzokoen osasun azterketari buruz, batzar askoren ondoren Zaldibarko Alkateak onartu zuen eta hitza eman, Auzoko aurreko batzarrean,ekainak 16an, egungo egoeragatik Osasun sailetik bideratzea gaitza delako, Udaletxeak bideratzea aurrekontu bat horretarako denak onartzen badute. Guk prestatu genuen eskakizun idatzia, Alkateari bideratu aldaketarik nahi bazuen egin, konpromisoarekin gero oposizioak aldaketa barik onartzeko eta gure harridura hirugarren egunean ukatu egin zutenean denon aurrean emandako hitza.
Gaur beste batzar bat eduki dugu. Alkatetza gonbidatua izan arren ez da agertu
Non dago honen etika, hitza, kudeaketa, …. Nortzuk, bere hitza falta duen norbaiti, sostengua emanetasinetsiko diegu. Ahoa betetzen zaie propagandan “Auzolana” moduko hitzekin. Abandoko kide politikoen “Auzolana” da,Eitzako Zabortegia hondakin industrial kutsatuak, amiantoa tartean,onartzeko baimena ematea,Ermuko biztanle guztiak eta Eibarko erdiak 2 km barru daudela,“Teknikoki”egonkorra den lurgainean, ziega bat produktu nahastu eta kutsakorrak direnekin ipintzeko kapaz dena baserri batetik 100 metrora eta orain haundiagoa egiteko proiektua, hemendik kendu beharrean. Hemen auzoetan “Auzolana” ez da lagun dirudunekin gehiago egitea, elkarrekin denen onerako zintzo konponketak egitea baizik. Guregandik oso urrun zaudete bai Zaldibar eta bai Abando.
Aste honetako hauteskunde-eztabaidan berriro ahaztuak izan gara. Benetan hildakoen edo desagertuen ardura dute?. Bizirik gauden batzuekin behintzat ez dira asko arduratzen!!!
Talde politiko denak denboraz daude gure gogorapen minimo bat egiteko kanpainaren bukaeran eta gutxienez barka eskatu gu denok bost hilabetetan ahaztuak izateagatik.
Zaldibarren dagoen Eitzaga Auzoko Kideak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!