EHUko 12.2 artikulua aldatzeko eskatu dute Gasteizko Kanpusean
Dozenaka lagun bildu dira UIB Unibertsitateko Indar Batasunak deituriko manifestazioan. 12.2 artikulua aldatzea ikasleen «premia» bat dela adierazi dute, eta salatu dute EHU oztopoak jartzen ari zaizkiela eskaera bideratzeko. 7.500 sinadura bildu dituzte.
Bolonia prozesuaren jarraipen gisa salatu dute 12.2 artikulua manifestazioan bildurikoek. Izan ere, artikuluak zehazten du ebaluazio jarraia egiten duten ikasleek idatziz eta hilabete lehenago abisatu behar dutela azterketa deialdi batera joan ezina. UIB Unibertsitateko Ikasle Batasunak salatu duenez, ikasleen eskubideak urratzen ditu horrek.
Dozenaka lagun bildu dira UIBk deituriko manifestazio «nazionalean», eta campusari bira eman diote protestan. «12.2 aldatu» eta «Erabakia edonoiz!» leloak nagusitu dira martxan zehar, baita «Ikasle altxa, hasi da iraultza» eta «Borroka da bide bakarra» bezalakoak ere. Datorren ikasturterako 12.2 artikulua bertan behera gelditzea jarri dute helburutzat, eta bide horretan indarrak batzera deitu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!