EHUk 34 ikasle grebalariri irekitako espedienteak atzera botatzeko mobilizazioa Gasteizko campusean
Ehundaka gazte mobilizatu ziren ostiralean Gasteizko campusean Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, Asktasun politikoa defendatu, espedienterik ez! lelopean. 2022ko martxoarenn 24ko ikasle grebaren harira 34 laguni irekitako espedienteak atzera botatzea eta «unibertsitateko kontrol soziala» amaitzeko exijitu diote EHUri.
Ertzaintzak eta segurtasun-indarrak bertaratu dire, zenbait fakultate itxi dituzte, Errektoreordetza hartu dute eta hainbat ikasle identifikatu nahiz miatu dituzte, Gedar.eus-en jakinarazi dutenez.
«Ikasle langileon eta unibertsitateko langile klaseko gainontzeko sektoreen antolakuntza politikoa bermatzeko borroka eguna da gaurkoa; askatasun politikorik existitzen ez den unibertsitatearen aurka borrokatzekoa, hain zuzen ere», aldarrikatu du IAk mobilizazioa bukatzean.
Antolakuntza politikoaren aurkako erasoak ohikoak direla salatu dute, «oztopatu, zigortu, kriminalizatu eta, poliziaren esku-hartzearen bitartez».
Kriminalizazioa ere arbuiatu dute: «Uunibertsitatera egunero gatozen ikasle langileon bizitzan, biolentoak ez dira gure fakultateko pintaketak edo greba bateko piketeak. Biolentoa dena da gradua amaitzeko dirurik ez izateagatik gradua utzi behar izatea, orain arte beka jaso duten familiak irizpideetatik kanpo geratu eta dirulaguntza gabe geratzea, edo ikasketak eta lana uztartu ezinean ari den ikasleak inolako laguntzarik ez izatea».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!