Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea «segurua» eta «gardena» izan dadin
Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiar Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura".
Ascoko (Tarragona) zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, jazotakoa deitoratzeaz gain, presazko ohar batean jakinarazi du alegazioak aurkeztu dituela Garoñako zentralaren «desegite-fase guztien informazioa eta gardentasuna eskatzeko eta, bereziki, segurtasun-neurriak eskatzeko, erabat desegin arte, eremua biziberritzeko plan batekin».
Gogorarazi dute 2021eko martxoaren 16an argitaratu zela Estatuko Aldizkari Ofizialean Energia Nuklearreko Zuzendariordetza Nagusiaren Iragarkia, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra eraisteko 1. fasearen proiektua jendarteratu zuena.
Proiektua aztertuta, Eguzkik ondorioztatu du proiektu horretan ez dela azaltzen «ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura».
Gauzak horrela, alegazioak aurkeztu ditu desegite-fase guztien «informazioa eta gardentasuna» eskatzeko eta, bereziki, segurtasun neurriak eskatzeko, erabat desegin arte. Horretarako eremua biziberritzeko plan bat ere eskatzen du talde ekologistak.
Ascoko zentral nuklearreko istripua
Pertsona bat hil eta gutxienez lau zauritu ziren atzo Ascoko (Tarragona) zentral nuklearrean izandako istripuan. Eguzkik adierazi du «zentral nuklearretako istripuak saihestu behar direla kosta ahala kosta, eta beste ezeren gainetik, herritarren eta langileen segurtasuna izan behar baita lehentasun nagusia zentral mota horietan». Gainera, elkartasuna eta babesa adierazi nahi die familiari, lagunei eta gertukoei.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!