Egungo trenbide-azpiegiturak modernizatu eta aldiriko tren zerbitzu publiko bat martxan jartzeko eskatu dute Arabako hainbat toki erakundeetako arduradunek
Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariekin izandako bilera batean, Madrilgo aurrekontuetan jasota dagoen Trenbide Azpiegiturak Hobetzeko eta Egokitzeko Informazio Azterlana lehenbailehen gauzatzeko eskatu dute.
Agerraldia egin dute Arabako toki erakundeetako hainbat alkate eta kontzeju-presidentek, Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariari eskatzeko egungo trenbide-azpiegituraren modernizazioa azkartzeko eta aldiriko tren zerbitzu publiko bat.
Arabako toki erakundeen ordezkaritza hori Iratxe Mazak (Andoingo kontzejuko lehendakaria), Iñigo Hernandezek (Munaingo kontzejuko lehendakaria), Txelo Auzmendik (Asparreneko alkatea), Joseba Koldo Garitagoitiak (Dulantziko alkatea) eta Pablo Ortiz de Latierrok (Argantzongo alkatea) osatu dute eta martxoan abiatu zuten ekimen instituzionalaren beste urrats bat izan da gaurkoa, azaldu dutenez.
Ekimen instituzionalak egungo trenbide-sarea birpentsatzea du helburu, merkantzien eta bidaiarien garraioari benetako konponbidea emateko, helmugako denborak hobetzeko eta lurralde kohesioa eta egituraketa errazteko. Martxoaren 10ean egin zen lehen bileran, 35 tokierakundetako ordezkariek hartu zuten parte. Ondoren, Arabako eta Nafarroako Korridoreko 50 toki erakundek adostutako manifestua onartu dute osoko bilkura eta kontzejuetan.
Ekimenari jarraipena eman zioten ekainean Madrilen. Diputatuen Kongresuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordeko PSOE, Podemos, Ciudadanos eta EH Bilduren
ordezkariekin bildu ziren eta bertan azken urteetan iragarri diren abiadura handiko proiektuekiko “kezka” azaldu zuten.
Ildo horretatik, gogorarazi dute herri mugimendua alternatiba bat lantzen ari dela. Dagoeneko trenaren aldeko herri-plataformak eta Espainiako estatuko trenbide-zentral sindikal nagusiek eskatu ziotela Espainiako Gobernuari trenaren gaur egungo trazadurak egokitzeko eta hobetzeko. Helburu horrekin, egungo trenbide-proiektuaren plangintza berriz bideratzeko beharra azpimarratu dute, prestazio handiko trenak zirkulatzeko egungo korridoreetan.
“Uste dugu abiadura handia ez dela gure herrietarako soluzioa. Azpiegitura horiek kalte handia eragingo dute gure hiriguneetan baita gure landa eremuan ere, eta ingurumen inpaktu asko dituzte. Bitartean, gure garraio publikoaren gabeziak gero eta handiagoak dira eta kalitatezko aldiriko tren baten aldeko apustua egiten dugu”, azaldu dute Iratxe Maza eta Iñigo Hernandezek, Andoin eta Munaingo kontzeju presidenteek, hurrenez hurren. Hori dela eta, Miranda eta Altsasu arteko Arabako tren korridorean aldiriko tren zerbitzu publiko bat martxan jartzeko beharra azpimarratu diote Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!