Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Gasteizko Udalari
Atzo, azaroaren 26an, jarri zituzten martxan gabonetako argiak eta 42 egunez egongo dira piztuta. Eguzkik "energia xahutzea" egotzi dio Udalari, argindarraren prezioak "familia asko zeharo ikaratuta" dituenean.
Igande arratsaldean, azaroak 26, Gasteizko Udalak eguberrietako argiak piztu zituen ofizialki eta sei astez egongo dira horrela. Kaleetako argiez gain, bi bola handi jarri dituzte hiriko erdigunean. Hau da, aurten «argi gehiago» eta «egun gehiagotan» jarriko ditu Udalak, Eguzkiren arabera.
«Glasgowko goi-bileraren izpiritua di-da batean ahaztu zaigu», salatu du talde ekologistak, eguberrietako argiak piztea erabaki duelako Udalak, klima larrialdia dela eta neurriak hartu behar direla esan eta astebetera. Udalaren koherentzia falta azpimarratu dute: «Udalak zertarako itzaltzen ditu Udaletxeko fatxadaren argiak apirilaren 22an (Planetaren Egunean), baldin eta gero, eguberrietan, 42 egunez argindarra xahutzen badu, harrabots handiarekin, gainera? Zer koherentzia-klase da hori? Planetaren Egunekoa itxura hutsa al da?».
Gainera, argindarraren prezioa gero eta altuagoa da eta kezkagarria da egoera: bikoiztu egin du kostua udalarentzako eta «familia asko hurrengo erreziboaren aurrean zeharo ikaratuta daude», Eguzkik azaldu duenez. Gauzak horrela, «dirua xahutzea» egotzi diote Udalari.
Eguzkiren proposamena
Gauzak horrela, Eguzkik bi neurri proposatu ditu «argindar-xahutzea» ahal den heinean «leuntzeko». Batetik, Udalak argiak gaueko 9etan itzali ditzala eskatu dute, ordurako dendak itxita daudelako eta gutxi direlako kalean dabiltzan herritarrak. Bestetik, datozen urteei begira, eguberrietako argiak hilabete batera mugatu beharko liratekeela uste dute, abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra.
Proposatutako neurriak «hartzeko errazak eta edonork onartzeko modukoak» direlakoan daude Eguzkiko kideak. «Horrelako neurririk ere ez badira onartzeko gauza,
Vitoria-Gasteizko Klima eta Energia Jasangarrirako 2021-2030 Planari nolako sinesgarritasuna eman behar diogu?», galdegin dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!