Egoitza pribatuetako langileak kalera itzuli dira, bidezko hitzarmenaren alde
Hiru hilabetez koronabirusaren aurka lantokiz lantoki borrokatu ostean, Probintzia plazara itzuli ziren atzo Arabako egoitza pribatuetako langileak, lan baldintza duinen alde, eta sektoreko hitzarmena negozia dadila exijitzeko. through Alea.eus
Martxoaren 13an, hilabete osoan aurreikusitako mobilizazioak bertan behera uztea erabaki zuten ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek, Covid-19ak eragindako osasun larrialdia zela eta.
Bi hilabete eta erdi pasatxo hauetan, Arabako egoitza pribatuetako langileek egoera gogorra bizi izan dute, baina birusaren kontra borrokatzeaz gain, zerbitzua eskaintzen jarraitu dute. Lan hori «pertsonen osasunerako bermerik gabe» egin dela salatu dute: NBErik gabe, ratio nahikorik gabe, protokoloak bete gabe, aldez aurretik jakinarazitako ikuskapenekin… Gainera, azaldu dutenez, maiatzera arte ez diete testik egin sektoreko langileei.
«Nola zaindu behar genituen gure adinekoak baliabiderik gabe? Ezin izan dugu populaziorik ahulena babestu», galdetu dute. Osasun krisiak gogor kolpatu ditu adinekoen egoitza guztiak, eta bereziki egoitza pribatuak.
Bizi izan den egoerak «funtsezko zerbitzua» direla argi utzi duela aldarrikatu dute Arabako Foru Aldundiaren aurrean, osasun krisiak eztanda egin zuenetik lehendabiziko aldiz. Eta zaintza ereduaren gaineko hausnarketa beharrezkoa dela uste dute: «Gure adinekoen zaintza ardura publikoa da», adierazi dute.
Urtebete bidezko hitzarmenaren alde
Erabiltzaileen eta euren zaintzaileen bizi-baldintza hobeak defendatzeko beharra mahaigaineratuz, Arabako egoitzen sektorerako bidezko hitzarmena exijitu dute: «Gure adinekoek merezi duten arretaren kalitatea lortzeko gure lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa da», adierazi dute.
Azaroan azken bilera izan zuten patronalaren zati batekin, eta bertan, hurrengo hilabeteetan elkarte bat sortzeko konpromisoa hartu zela azaldu dute sindikatuek. Urte erdia baino gehiago pasa da, eta berririk gabe jarraitzen dute.
Gainera, urtebete baino gehiago daramate eskari argi batekin: Aldundiak zein enpresek Arabako Egoitzen Probintzia mailako I. Hitzarmena negoziatu dezaten; izan ere, salatu dutenez, Arabako langileen baldintzak ondoko lurraldeetakoen oso bestelakoak dira.
Egoitzen eredua
Gogoratu dutenez, joan den maiatzaren 12an, Gizarte Politiketako diputatu Emilio Solak egoitzen ereduak aldaketa behar zuela adierazi zuen elkarrizketa batean. Diputatuaren hitzetan, Arabako egoitzen eredua kudeaketa publikokoa da, baina Aldundiaren menpe egongo den hurrengo egoitza ekimen sozialeko kooperatiba batek kudeatuko duela ohartarazi dute sindikatuek.
Araban egoitzetako plazen %65 enpresa pribatuek kudeatzen dute: «Enpresa horiek irabazi-asmoak dituzte, eta haientzat garrantzitsuena dirua irabaztea da, ez erabiltzaileen zaintza beharrak, erosotasuna eta aisialdia ziurtatzea», kritikatu dute.
Sektoreko langileen ordezkeriek, «hitz onez eta enpatiaz gain, ekintzak» exijitu dituzte, eta erakunde publikoen inplikazioa eskatu dute.
Jatorrizko albistea Alea.eus atarian argitaratua izan da eta Creative Commons lizentzia baliatuta ekarri dugu gurera
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!