Dozenaka lagun mobilizatu dira La Encina egoitzako kaleratzeen aurka
Tubacexeko langileak, Aiaraldeko Mugimendu Feminista, pentsiodunen mugimenduak eta Aiaraldeko Greba Batzordeak egin dute bat, betseak beste, gaurko mobilizazioan. through Aiaraldea.eus
Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Artziniegan, La Encina egoitzako zuzendaritzak langileen aurka abiatutako jazarpena salatzeko. Izan ere, enpresarekin lan egutegia adosteko ezintasunaren aurrean, hauteskunde sindikalak egin zituzten egoitzako langileek euren lan-baldintzak defendatzeko. Geroztik, sindikatuta daudenen aurka jo du zuzendaritzak.
Errendimendu baxua eta fede txarra leporatzen die enpresak langileei, baina kaleratuek salatu dute akusazio faltsuak direla horiek.
ELA sindikatuak azaldu du hauteskunde sindikalak egin zirenetik, bi langile kaleratzeaz gain, beste bi langileren kontratuak ere iraungi dituztela La Encinako arduradunek: «Enpresan lanean urteak daramatzaten beharginak kaleratzen ari dira, baldintza prekarioagoetan kontratazio berriak egiteko helburuarekin».
Elkartasun olatua
Oihartzun zabala izan dute Artziniegako bi kaleratzeek eta eskualdeko dozenaka lagun bertaratu dira gaurko mobilizaziora: Tubacexeko langileak, Aiaraldeko Mugimendu Feminista, pentsiodunen mugimendua edota Aiaraldeko Greba Batzordea, besteak beste.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!