Dozenaka lagun bertaratu dira Laudioko Gaztetxera, hustea ekiditeko
Iragan astean jakinarazi zioten Laudioko Gazte Asanbladari ekainaren 13an, astelehena, hustuko zutela Gaztetxea. Asanbladako kideek espazioa babesteko asmoa adierazi zuten, eta horretarako deialdiak egingo zituztela iragarri.
Gaur, desalojoaren egunean, dozenaka gazte elkartu dira Laudioko Lamuza plazan. Aiaraldea.eus hedabidearen arabera, 60 bat lagun bertaratu dira eta parkeko ateak itxi dituzte. Ondoren, Lamuza parkera doan errepidea moztu dute, protesta gisa. Udaltzainak ere bertaratu dira eta auto ilarak sortzen hasi dira, Gedar Langile Kazetaren arabera.
Udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira. Aiaraldeak jakinarazi duenez, Ertzaintza oldartu egin da kalea moztu duten gazteen aurka eta bi kazetari identifikatu ditu.
Sare sozialetan jarraipena egiten ari dira aipatutako bi hedabideak.
Gaztetxearen ondoko errepidea moztu dute hainbat pertsonak, protesta modura pic.twitter.com/REsCPw699J
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) June 13, 2022
Udaltzainak bertaratu dira pic.twitter.com/aOBZIjFuaS
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) June 13, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!