Dozenaka herritar bildu ziren Urduñako eraso matxista salatzeko elkarretaratzean
Epaileak erasoaren aurrean hartutako jarrera salatu dute, urruntze-agindua ukatu eta bisita-erregimena ezarri baitu.
Aiaraldea.eus bidez
Asteazken arratsaldean egin zute asteartean Urduñan jasotako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea. Epaileak hartutako erabakia salatu dute kontzentrazioan, ez duelako urruntze agindurik ezarri. «Ez du emakumea babesteko inolako neurririk hartu”. Alaba ikusteko bisita-erregimena jarri du epaileak, hau da, alaba hartu dezake erasotzaileak epaileak jarritako egutegian.
Era berean, Mugimendu Feministako kideek gaineratu dute Urduñakoa ez dela eraso bakarra izan, 70 urteko emakume bat hil baitute Bidarten -Lapurdi-. «Beste eraso batzuk. Beste erasotzaile batzuk. Nazkatuta gaude».
Emakumeek «amaigabeko indarkeria matxista» pairatzen dutela nabarmendu dute, «emakume izate hutsagatik”. Indarkeria horrek mugarik ez duela gaineratu dute baita ere, «bizi garen sistema kapitalista heteropatriarkalaren funtzionamenduaren ezinbesteko tresna delako”.
Horregatik, aldarrikatu dute indarkeria matxistak «lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala» izaten jarraitzen duela, «erasoak ez direlako modu isolatu edo bakartuan ematen».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!