Dozenaka herritar Araian, Osakidetzaren arreta zerbitzuko murrizketen aurka
Osakidetzari Araiako osasun zentroko zerbitzuak berreskuratzeko exijitu diote dozenaka herritarrek, azken asteetan Aguraingo osasun zentroko hutsuneek eragindako egoeraren aurrean: "Herrietako osasun zentroetan murrizketarik ez!". through Alea.eus
Azken asteetan, Lautadako alkateek lehen mailako arretako murrizketak salatu dituzte. Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Donemiliaga eta Zalduondoko alkateek ohartarazi dutenez, Aguraingo osasun zentroko profesionalen kopurua «nabarmen» murriztu da, eta, horren ondorioz, Aguraingo gabeziak kubritzeko, Lautadako beste zentroetan ere arreta murriztu behar izan dute, tartean Araiako kontsultategian. Besteak beste, anbulatorio horietan guardia zerbitzua kendu, asteko arreta gutxienez egun batean murriztu eta hitzordu bat izateko itxaronaldia luzatu dela salatu dute.
Bost udalerri horietako alkateek Eusko Legebiltzarrean eskatutako agerraldiaz gain, Lautadako herritarrek Araiako osasun zentroko ordutegiak, arreta egunak eta guardiak berreskuratzeko eskatu dute ostegun honetan, Herrietako osasun zentroetan murrizketarik ez! lelopean egindako elkarretaratzean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!