Dozenaka arrain hilda agertu dira Ebro ibaiaren ertzean, Mañuetan
Herriko bizilagunek Iberdrolak Ebro ibaiaren ertz batean zuhaitzak legez kanpo moztu zituela salatu zuten duela aste batzuk.
Joan den abuztuaren 22an, Mañuetako bizilagunek ohartarazi zuten Iberdrola Ebro ibaiaren ertzean 40 metroko makaldi bat mozteko lanetan ari zela eta legez kanpokoa izan zitekeela hori, Hegaztien Babes Bereziko Eremua baita espazioa. Goi tentsioko linea zabaltzeko egin zituzten lanak.
Ekologistak Martxan taldeak salaketa jarri zuen, Iberdrolak ez baitzuen zuhaitzak mozteko baimenik, inausteko baino (Trantsizio Ekologikoko Espainiako Ministerioak ingurumenaren inpaktuari buruzko txosnetean azaldu bezala).
Orain, Elkarrekin Podemosek salatu du makalak moztu zituzten eremutik gertu hilda agertu direla dozenaka arrain, uretatik kanpo. Oraindik ez da gertakarien arrazoia ezagutzen. Gainera, duela egun batzuk, ehundaka arrain hilik agertu ziren Zirauntza ibaian, Araian.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!