Donemiliagako osoko bilkura ere Arabako Lautadan Forestalia enpresak egin nahi duen goi-tentsioko linearen aurka azaldu da
Udalaren ustez, Forestalia enpresak ez du Aragoiko erkidego autonomoan sortzen den energia eoliko eta fotovoltaikoa garraiatzeko baimenik.
Donemiliagako Udalak, aparteko osoko bilkura batean, uko egin dio Forestalia Renovables enpresa pribatuak Arabako Lautada zeharkatuz egin nahi duen goi-tentsioko linearen proiektuari.
Azaldu dutenez, «titulartasun pribatuko eta sustatzailearen erabilera esklusiboko proiektu honek atea irekitzen du energiaren garraioa pribatizatzeko«, orain arte Espainiako Sare Elektrikoarena izan baita eskumena. Gainera, proiektu hori ez dago jasota Estatuaren plangintzan. Garraio linea denez (eta ez ebakuaziokoa), enpresa baimenik gabe ari da, ez baitu jarduera horretarako eskumenik.
Bestalde, eskualdean inpaktu larriak dituen azpiegitura dela argudiatu dute eta «ez diela erantzuten planetak klima-aldaketaren aurka dituen erronka globalei». Izan ere, kontsumo-zentroetatik urrun dagoen energia ekoiziko luke, garraioan energia asko galduz eta ingurumenean, gizartean eta paisaian inpaktu larriak eraginez.
Agurain eta Iruraiz-Gaunako udalak ere Arabako Lautada zeharkatuko duen goi-tentsioko linearen aurka agertu dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!