DISPORT EKI enpresaren administratzaileak langileen aurka egindako erasoak salatu dituzte
Arabako kirol-jardueren langileen plataformak zabaldu du DISPORT EKI enpresaren administratzaileak urteetan zehar langileekiko bortxazko jarrerak izan dituela, irainak eta mehatxuak tarteko. Joan den ekainaren 24an langile batek jasandako erasoaren harira egin dute salaketa publiko.
Joan den ekainaren 24an Arabako kirol-jardueren sektoreko enpresa handienetakoa den DISPORT EKIko arduradunak sorospen-zerbitzuko langile bat (plantillaren ordezkaria) erasotu zuen bultza, irain eta mehatxu eginez. Antza, enpresak emandako egutegiarekin ados ez zegoenez, «ados ez» bezala sinatu zuen langileak kontratua. Arduradunak egutegia kendu, apurtu eta langileari oldartu zitzaion.
Arabako kirol-jardueretako langileen plataformak zabaldu duenez, urteak dira arduradun horrek jarrera bortitzak, erantzun txarrak, tonu irteerak eta mehatxuak darabiltzala bere menpeko langileen aurka. Hortara, sektorean ordezkaritza duten sindikatuek diote ez dutela eraso gehiagorik onartuko, fisikoa edo ahozkoa izan.
DISPORT EKI enpresa Arabako kirol-jardueren sektoreko handienetako bat da eta hainbat zerbitzu publiko kudeatzen ditu egun; besteak beste, Gasteizko udal igerilekuetan uretako sorospen eta botikin zerbitzua.
Lan-baldintza duinen aldeko borroka sektorean
2020ko irailean greba egin zuten kirol-jardueretako langileek lan-baldintza duinak eskatuz. Izan ere, Udalak baldintza-agirietan aplikatutako murrizketen ondorioz eta enpresek zerbitzu horiek kudeatzeko egiten duten prezio jeitsieren ondorioz, tamalgarriak dira lan-baldintzak. Orduan Gasteizko Udalaren jarrera salatu zuten, gatazka sortu eta konpromezuak ez betetzeagatik. Gaur egun, baldintza duinen eta hitzarmen kolektiboaren aldeko borrokan jarraitzen dute kirol-jardueretako langileek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!