Disport Eki enpresa hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu da
Hilabeteetako gatazka izan du langileekin, ordainketetan irregulartasunak egon direlako. Enpresa egoera bideratzen saiatzen den bitartean langileen nominek lehentasuna izango dute. through Alea.eus
Asteartean jakinarazi zien langileei Disport Eki enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu zela. «Egoera ekonomiko zaila» argudiatuta hartu du erabakia Gasteizko kirol zerbitzu batzuetaz arduratzen den enpresak, hilabete luzez ordainketak atzeratzen aritu ostean. Hartzekodunen konkurtsoan sartu aurreko pausoa da hau, eta enpresak dituen zorren ordainketa negoziatu beharko du orain. Lortzen ez badu epaitegietan ebatzi beharko da auzia.
Disport Eki enpresaren aurka protesta ugari ikusi ditugu azken hilabeteetan, langileak soldata jaso gabe egon baitira hilabete batzuetan, edo atzeratuta jaso dituzte ordainketak. Azken mobilizazioa hilaren 8an abiatu zuten, greba mugagabea abiatu zuten langileek enpresak ez zielako garaiz ordaindu. Bi egun beranduago dirua jaso eta greba bertan behera utzi bazuten ere, azaldu zuten «hilabetero errepikatzen den kontua» dela, eta borrokan jarraituko zutela enpresak bere ardurak bete artean. Konfiantza falta honek oinarri sendoak zituen, enpresaren azken erabakiak erakutsi duen bezala.
Irakurri albiste osoa Alea.eus-en
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!