Diputazioak baso suteen udako brigada ez duela kontratatu ohartarazi du EH Bilduk
Erabakia "oso larria" dela esan du batzarkide taldeak, "kontuan hartuta klima aldaketak izugarri areagotu duela udako baso suteen arriskua eta hauen tamaina". through Alea.eus
EH Bilduko batzarkide taldeak Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza saileko diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan » udako suteak prebenitzeko taldea zergatik ez duen oraindik kontratatu». EH Bilduk jasotako informazioaren arabera, foru gobernuak ez du oraindik erabaki udako baso suteak saihesteko langile taldea kontratatuko duen edo ez. Hortaz, diputatuaren agerraldia eskatu dute, Arabako Suhiltzaileak Erakunde Autonomoan egiten ari den kudeaketaz eta udako brigada horren kontratazioaren atzerapenaz azalpenak emateko.
«Kontuan hartuta dagoeneko maiatzean gaudela eta holako kontratazio baten tramitazioak bizpahiru hilabete eramaten duela, esan nahi du aurten ez dela talderik egongo lanean Araban baso suteak prebenitzeko eta behar izanez gero, itzaltzeko lanetan laguntzeko», adierazi dute EH Bildutik. Erabakia «oso larria» dela esan du batzarkide taldeak, «kontuan hartuta klima aldaketak izugarri areagotu duela udako baso suteen arriskua eta hauen tamaina».
EH Bilduk gogora ekarri du, gainera, indarrean dagoen Arabako Larrialdietako Planaren arabera, «baso suteak direla, uholdeekin batera, gure lurraldeak datozen urteetan pairatu ditzakeen mehatxu handienak».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!