Dinamika berri bati ekingo dio Mugimendu Feministak, «zaintza sistema eraldatzeko»
Denon bizitzak erdigunean izenpean aurkeztu dute Gasteizen. "Neurri zehatzak" proposatu nahi dituzte zaintza sistema iraultzeko, eta herri eta auzoetako asanblada feministak berraktibatu nahi dituzte prozesu horretarako.
«Epe luzerako prozesu bat» izango den borroka dinamika berri bat aurkeztu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak Gasteizen, Denon bizitzak erdigunean izenpean. Merkantilizazioak eta prekarizazioak jotako «egungo zaintza sistema eraldatzeko asmoz» jarri dute martxan mobilizazio dinamika, zaintzarako «eskubide kolektibo baten alde». Zaintza «erantzukizun sozial» bihur dadin eskatzen dute, «eta ez negozio». Martxoaren 8a izango dute lehen mugarri eta «aliantzak» bultzatuko dituzte herri mugimenduarekin.
Zaintza lanak «ezinbestekoak dira bizitzeko» eta «langile klaseko emakumeek sostengatzen dituzte», mugimendu feministako kideek prentsaurrekoan azaldu dutenez. Lanaren prekarizazioak eta oinarrizko beharren garestitzeak markatutako garai honetan «krisiak eztanda egin ez badu», etxeko langileen esplotazioaren ondorioz dela uste dute.
Defendatu dute krisia ez dela «azaleko soluzioekin» konponduko. «Konponbidea ez da digitalizazio handiagoarekin izango, ezta ikuspegi «komunitarioaz» era abstraktuan hitz egiten ere, non zaintzen feminizazioa eta familiarizazioa erreproduzitzen duen. Gure diskurtsoaz jabetu dira edukiz husteko, eta guk proposamen eta neurri zehatzez bete nahi dugu», baieztatu dute.
Horretarako, Euskal Herriko «kide feminista guztiei» luzatu diete berraktibaziorako deia, herri eta auzoetan asanbladak antolatzeko eta material kutxa bat jarri dute eskuragarri prozesura batzen direnentzako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!