Detesako langileak greba mugagabean hiru astez
Azaroaren 11an hiru aste egin zituzten greban Detesa lantegian. Lan hitzarmen «duin bat» eskatzen dute: soldata hobekuntzak, prekarietatearekin amaitzeko neurriak eta enpresan eskala bikoitzak bukatzea. ELAko Atal Sindikalak egin du deialdia.
Hainbat mobilizazio egin dituzte orain arte: auto-karabana poligonoan zehar, kontzentrazioak enpresaren aurrean zein Gasteizko erdigunean. Hala ere, enpresa «ez da mugitu», ordezkarien arabera.
Lan ikuskaritzan salaketa ere jarri du ELAk, plantillaren greba eskubidea urratzegatik. Azaldu dutenez, greban dagoen jendea ordezkatzeko kontratuak egin ditu enpresak, «lanaldia asteburuetara irekiz egutegian jasota ez zeudenean, edo txandak bikoiztuz eta aparteko orduak eskirolen artean banatuz».
Negoziazioan aurrerapausorik ez badago, beste astebeteko greba deituko dutela iragarri dute, gatazka konpondu arte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!