Desorden taldeko bi emakume erasotu zituzten Eguzkierripa rock jaialdian
Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak gogor salatu du erasoa, neurriak hartzeko konpromisoa hartuz.
Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak eman du erasoaren berri. Aurreko larunbatean, maiatzaren 25ean, Arabako herrian ospatu zen Eguzkierripa Rock jaialdian Desorden punk taldeko bi emakumeek eraso sexista jasan zuten.
Ohar batean azaldu dutenez, taldea eszenatokian zegoenean, gizonezko bat abeslaria eta baxujolea inkomodatzen ibili zen. Abeslariak mikrofono bidez deseroso sentitzen ari zela esan zion, bere «espazioa inbadituz eta askatasuna urratuz».
Publikoko emakume bat, orduan, erasotzailearengana hurbildu eta alde egiteko esan zion, baina Aramaioko Gazte Asanbladaren esanetan, publikoan zegoen jendeak ez zuen inolako neurririk hau saihestu eta behar zuen erantzuna emateko.
Egoera honen aurrean, Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak barkamena eskatu dio erasoa salatu zuen musika taldeari behar zuen babesa eta laguntza ez emateagatik. Baita ere, erasotzailea jai gunetik ez botatzeagatik.
Hausnarketa egiteko beharra
Jaialdiaren antolakuntzak taldeko barne hausnarketa bat egiteko beharra ikusi dute asanbladatik eta beharrezkoak diren neurriak hartzera konprometitu da. Horretaz gain, protokolo feminista abian dela ohartarazi dute.
Aipatu dutenez, aurreko larunbatean gertatutakoa ez da kasu isolatu bat: «Bizi garen jendarte hetereopatriarkalean emakumeok pairatzen dugun biolentzia sistemikoaren beste adibide bat baizik. Jaiak, kasu, errealitatetik ihes egiteko saldu dizkiguten arren, egun, begirada lizunak, ikutuak piropoak eta beste hainbat zapalkuntza mekanismo jasn behar ditugu».
Amaitzeko, ezinbestekotzat jo dute jai ereduaren inguruko lanketa ikuspegi feminista batetik egitea. Modu honetan, «jaiak eredu askatzaileak praktikara eramateko eta nahi ditugun herri eta harreman ereduak eraikitzeko» beharra aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!