Desokupazio enpresa batek Abetxukoko familia bat etxetik bota duela salatu dute Errakik eta Etxebizitza Sindikatuak
Desokupazio enpresa batek Abetxukoko familia bat etxetik bota duela salatu dute Errakik eta Etxebizitza Sindikatuak. Jazotakoak salatzeko agerraldia egin dute eta horrelako kasuei aurre egiteko prestatu duten gida aurkeztu dute.
Erraki sareko eta Gasteizko Etxebizitza sindikatuko kideek Abetxuko auzoan egun batzuk lehenago jazotako etxegabetzea salatu dute agerraldi batean. Azaldu dutenez, familia bat 4 urtez Abetxukoko etxebizitza batean bizi ostean, Desokupazio enpresa batek desalojatu du, jabegoa duen putre funtsaren aginduz. Aurretik, Banco Popular-ena izan zen etxebizitza eta duela hilabete igaro zen putre funts batena izatera.
Etxegabetzea modu ilegalean eta inolako agindu judizialik gabe gauzatu nahi izan zutela azpimarratu dute, «etxebizitzaren jabeek zein administrazio eta udaltzaingoek bertan jendea bizi zenaren proba argiak zituzten eta: errolda zein polizien bisita etengabeek hori berresten dute».
Desokupazio enpresak
Agerraldian salatu dutenez, «desokupazio enpresa hauek matoi faxistaz osatutako talde parapolizialak dira, estatuaren hutsuneak betetzeko horren lan zikina egiten dutenak. Alde batetik, prozedura judizialen geldotasuna probestuz etxegabetzeak epailearen agindurik gabe gauzatzen dituzte, era azkarrean eta indarrez. Bestetik, jabetza pribatuaren aldeko lan ideologikoa egiten dute, espazioen legezko jabeak babestuz eta okupazioa kriminalizatuz». Era berean, praktika horiek baimentzen dituen Estatua seinalatzeko beharra ere azaleratu dute.
Aholku gida
Testuinguru honetan, antolatzeko beharra aldarrikatu dute Errakik eta Etxebizitza Sindikatuak. Azaldu dutenez, horrela soilik baldintzatu daiteke familien zein gune okupatu sozial eta politikoen babesgabetasunaz probesten diren «enpresa faxista hauen eraginkortasuna». Aholku gida bat aurkeztu dute horretarako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!