Desokupak Abetxukon etxebizitza bat hustu duela salatu dute
Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du Desokupa enpresak Abetxukon jardun duela etxebizitza bat husten. Agerraldia egingo dute Erraki sarearekin batera asteazkenean, gertatutakoari buruzko informazioa eman eta enpresa hauen praktikak salatzeko.
Etxebizitza Sindikatuak zabaldu du gaur, astelehena, jakin dutela Desokupa enpresak etxebizitza bat hustu duela Abetxuko auzoan. Desokupa, bere burua «desokupazio-enpresatzat» duen talde ultraeskuindarra, ezaguna da etxegabetze estrajudizialak egiten dituelako diru truke eta indarkeria handiz jardunez.
Jazotakoari buruzko informazioa helarazteko Etxebizitza Sindikatuak prentsaurrekoa egingo du asteazkenean, uztailak 28, Erraki sarearekin batera (langileen kontrolpeko guneen defentsarako sarea), arratsaldeko 18.00etan Abetxukoko beheko autobus geltokian. Agerraldira gonbidatu dituzte auzotarrak eta interesatu oro, enpresa hauen jarduna publikoki salatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!