«Derecho a Techo» plataformak Olarizuko ur mozketa «ankerra eta gizagabea» dela adierazi zuen atzo
Urriaren 4ean Olarizuko bizilagunei ura moztu zien Gasteizko Udalak 100 pertsona inguru kaletuz. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo etxebizitza eskubidearen aldeko plataformak.
Gasteizko Udala Olarizuko etxeak okupatzen ari diren pertsona babesgabeen kontra beste behin oldartu dela adierazi zuen «Derecho a Techo», etxebizitza eskubidearen aldeko plataformak, atzo egindako elkarretaratzean. Urriaren 4ean Olarizuko auzkoideek pairatutako ur mozketa arbuiatu du horrela.
Gasteizen udalaren 491 etxebizitza huts daudela gogorarazi zuten, Olarizuko etxebizitzak barne. Hain zuzen Olarizuko bizilagunek udalak egin beharreko lan bat betetzen ari direla adierazi zuten atzoko elkarretaratzean: «udal-etxeak bizigarri bihurtzeko birgaitze lana egiten ari dira»
Ur eta argindar mozketak «gizagabe eta ankerrak» direla iritzi du «Derecho a Techo-k», eta Giza Eskubideen Aldarrikapenaren aurka egiten dutela gineratu du.
Ur mozketa Olarizun
Urriaren 4ean, presentzia polizial handi batek lagunduta, Gasteizko Udalak ura moztu zien Olarizuko etxebizitza okupatuetan bizi diren 100 bat pertsonari. Bizilagunek adierazi bezala ur-mozketak kaletutakoen artean 20 adingabe, haur jaio berriak eta eta haurdun dauden bi emakume aurkitzen dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!