‘Delinkuentzia kanpora’ taldeko kide bat zigortu dute SOS Arrazakeria mehatxatzeagatik
Delinkuentzia Kanpora taldeko kide bat zigortu du Bilboko Epaitegiak Facebook bidez Federico Garcia Arabako SOS Arrazakeria taldeko burua mehatxatzeagatik. 150 euro ordaindu beharko ditu.
Argia.eus bidez
Egun Gasteizko Abetxuko auzoan bizi den Manzanares Cortes familiarekin lotura dute mehatxuek. Zenbait bizilagunek familia kanporatzea eskatu izan dute, delinkuentziarekin lotutako ekintzak egiten dituztela argudiatuta. Abiapuntua hor dagoela dio SOS Arrazakeriak. «Hil egingo zara eta antzeko mezuak bidali zizkion Delinkuentzia Kanpora taldeko kideak SOS Arrazakeriako Garciari.
Diskriminazioaren aurkako kolektiboak salatu du zenbait bizilagunen jarrera gorrotoan oinarritzen dela. «Manzanares Cortes familia presio handiak jasaten ari da eta eurenganako gorroto mezuak egunero gertatzen dira».
Epaileak 150 euroko isuna ezarri dio mehatxugileari. EAEn lehen zigorra da sare sozialen bidez igorritako mezuen ondorioz, SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez.
«Pozik» dira erabakiarekin eta mugarri izatea espero dute. «Jendeak uste du sare sozialetan inpunitate osoz jardun dezaketela eta neurri honek kontrakoa adierazten du».
Desmontado a Delinkuentzia Kanpora
-
Nacimiento, trayectoria y el término “delincuencia” | Desmontando a Delinkuentzia Kanpora (I)
-
Pilar Castillo y el bullying social en Aztegieta | Desmontando a Delinkuentzia Kanpora (II)
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!