Debekuak-debeku, Arabako Gizarte Zerbitzuetan ematen den prekarietatea salatu dute sindikatuek
Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusi izendatuko duten egunean, LAB, CCOO eta ESK sindikatuei elkarretaratze bat egitea eragotzi diete.
Uztailaren 4an, ostegunean, Arabako Aldundiko Diputatu Nagusiaren kargu-hartzeko bilera ospatuko da. Sindikatu ezberdinek –LAB, CCOO eta ESK-, ordea, data aprobetxatuta, Arabako Gizarte Zerbitzuetan ematen ari den «egoera prekarioa» salatzeko elkarretaratze bat zuten deituta; debekatu dieten elkarretaratzea.
Espazioa -Probintzia Plaza- hartuta dagoela jarri zieten aitzakitzat sindikatuei, baina eskatu dituzten beste leku batzuei ere ezetz esan zieten «politikoek hartutako lekuak zirela» argudiatuta. Sindikatuek, gainera, erantzuna soilik telefonoz jaso dutela gaitzetsi dute, idatziz beharrean. «Mehatxua ere jaso genuen: elkarretaratzea egiten bagenuen, isunak izango genituela», salatu dute Probintzia Plazatik gertu egindako agerraldi batean.
Elkarretaratzearen asmoa, argia zen: Arabako Foru Aldundiak gizarte zerbitzuen gestioaren gehiengoa esku pribatuen esku uztea erabaki duela. «Zerbitzu hauek, diru publikoarekin ordaintzen dira eta gestio pribatuetako enpresen eskuetan uzten dira», gaitzetsi dute.
Bizitzak, erdigunera
LAB, CCOO eta ESK sindikatuen iritziz, argi dago zein den arrazoi nagusia elkarretaratzea oztopatzeko: «EAJ eta PSE alderdiek argazki faltsu bat nahi dute, haien politikek eragiten dituzten errealitateak bertan ez agertzeko».
Bide batez, Ramiro Gonzalez jeltzaleari ez direla isilduko esateko baliatu dute agerraldia: «Azken lau urteetn zerbitzu sozialen pribatizazioarekin jarraitzen baduzue, aurrean izango gaituzue».
Zentzu honetan, sindikatuen iritziz desparekotasunarekin bukatzeko bide bakarra «pertsonen bizitzak eta duintasuna erdigunean» jartzea da. «Premiazkoa da», amaitu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!