Datorren urteko maiatzean ospatuko dute Mamarru Fest festibala
Maiatzaren 8, 9 eta 10ean ospatu behar zen Mamaru Fest-a Errekaleor Auzo Askean. Covid-19ak sortutako egoerak, ordea, urte bete atzeratu du "identitate disidenteen" festibala, 2021eko maiatzean izango baita.
Oholtzak irauli eta identitate disidenteak lehen lerroan jartzeko helburuarekin hasi ziren Mamarru Fest-aren antolakuntzak. Maiatzaren 8, 9 eta 10ean ospatu behar zen festibala Errekaleor Auzo Askean baina Covid-19ak sortutako alarma egoeraren ondorioz festibala ospatzea bideragarria ez zela ondorioztatu zuten antolakuntzatik.
Jaialdia datorren urteko maiatzean ospatzea erabaki dute eta dagoeneko hasi dira hori gauzatzeko lanetan. Antolakuntzako kideek azpimarratu dute orain arteko lan guztia ez dela alferrikakoa izan: «asko ikasi dugu bidetik eta asko dugu ikasteko». Gogotsu ekin diote festibalaren data berrirako bideari, elkarrekin lan eginez eta elkar babestuz gaur egun bizi den egoerari aurre egiteko ziurtasunez.
Hain zuzen, «alarma egoerak» sortutako egoeraren gaineko kezka azaleratzeko ere baliatu nahi zian dute jaialdiaren data berriaren iragarpena: «Alarma egoera honek zalantza, beldur eta pentsamendu asko sortarazi dizkigu; gure osasuna kolokan ikusi dugulako, errepresio polizialaren gorakada, jendearen artean sortu izan den mesfidantza…» Egoera honen aurrean «plazak, jauergiak, eszenatokiak, kaleak… gureak direla inoiz baino ozenago» aldarrikatzeko unea dela azaldu dute Mamarru Fest-ako kideek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!