Correos kondenatu dute langile bati kalte moralak egiteagatik
Gasteizko Lan Arloko 3. zenbakiko Epaitegiak 1.500 euro ordaintzera kondenatu du Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA. Lehen aldiz kondenatu dute enpresa hau kalte moralengatik, langile bati ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatiko baimena ukatzeagatik.
Epai irmoak, errekurtsoa jartzeko aukerarik gabe, aurrekari bat sortzen du enpresak bere kabuz egiten dituen baimenen aplikazioan gero eta murriztaileagoak diren erabakien eta langileei eragindako kalte moralen aurrean. Halaber, aitortzen du, bost eguneko baimena hartzeko eskubidea, eta kostuak ordaintzera kondenatzen du enpresa publikoa.
LAB sindikatuak adierazi duenez «espero dugu Correosentzako kolpe horrek enpresari gogoeta eginaraztea, eta baimenak, norberaren gauzetarako egunak, oporrak eta abar buruzagitzen aldetik inolako justifikaziorik eman gabe ukatzeko joera aldatzea».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!