Celosamente Gordea. 2010-04-25. Eroritako balak
Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:"Tabla normal";
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:"";
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:"Times New Roman";
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Koldo
Izagirre & Erramun Landa – Puig Antich, Harresi ostean pareta
Eroritako balek hitz egingo balute ez genuke bitartekarien beharrik izango. Ez genuke
hainbeste koadernotan idatzi beharko. Eroritako balek hitz egingo balute sobera
legoke euskal literatura osoa. Etsaiaren beldurrak ez liguke lo egiten utziko. Sobera
leudeke taberna izkinetako poetak, dramaturgoak, irrati esatariak. Eroritako
balek hitz egingo balute milaka istorio izango genituzke paretetan margotzeko,
gutunetan perfumatzeko. Eroritako balek jakingo balute zenbat gauza dituzten
guri kontatzeko ez genuke helbiderik berrasmatuko. Eroritako bala bakoitzeko
itzal bat itsatsi zaigu begien paretetan. Ez dira alferrik izan eta ez dira
inoiz izango.
2.
Ehun itzal
eskua geroan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon
honen ondarea
bihotza beroan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon
honen ondarea
lepoa eroan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon
honen ondarea
txarrantxa lepoan
baina ez
sekula ez
burua zepoan
ehun itzal gizon
honen ondarea
3.
Ez daukat
beste erantzunik
bihar elurtza
lodi bat atzokoaren jabe
zu biluzik ni
biluzik
hemen ez dago
gerorik eguntasunik gabe
gizakien gauak
badu mila gezur zutabe
euripean guk
babesa
hemen ez dago
gerorik eguntasunik gabe
mingarriak
esateko ez bagara herabe
piztu alarma
guztiak
hemen ez dago
gerorik eguntasunik gabe
ekaitz guztien
hilobi borreroen aldare
eskuak bete
jostailuz
hemen ez dago
gerorik eguntasunik gabe
zenbat amets abiatu
beste hainbeste urkabe
Mundu Bankua
errekisatu
hemen ez dago
gerorik eguntasunik gabe
herdoil bagoia
utzita egin genuen alde
zu maitatu nik
maitatu
hemen ez dago
gerorik eguntasunik gabe
bihar sute garbi
bat asmo gordinen labe
biok langile
batzorde
hemen ez dago
gerorik eguntasunik gabe
baina neu adorez
nola egin didazu galde
ez daukat beste
erantzunik
hemen ez dago
egunik gerotasunik gabe
4.
Gauzak
gauzak ez dira
diren bezalakoak
gauza baldin
bagara
bizitza mingots
bat
adibidez
azken gozoarekin
gauzak ez dira
diren bezalakoak
gauza baldin
bagara
kantu eder bat
adibidez
eztarri urratuan
gauzak ez dira
diren bezalakoak
gauza baldin
bagara
oka mingots bat
adibidez
begietatik jalgi
nahirik
gauzak ez dira
diren bezalakoak
gauza baldin
bagara
bizitza labur bat
adibidez
azken luzearekin
5.
Gorroto
ez irten ilunik
hirira
gauaren uretan
itoa beti dator
argira
ez irten ilunik
hirira
inork ezin du
bakarrik
gutariko
bakoitzean bisitaria dago
garrotatua dago
gugan
ilunik irten
ginenotan
inork ezin du
bakarrik
uhin kolpez
suntsitu digu bularra
garrotatuaren
bisita dugu denok
ez irten ilunik
hirira
gauaren uretan
itoa beti dator
argira
ez irten ilunik
hirira
inork ezin du
bakarrik
gutariko
bakoitzean kondenatua dago
gorrotatua dago
gurekin
ilunik irten
ginenotan
inork ezin du
bakarrik
hizkera berria
dakar min ematen digu
gorrotatuaren
aterpea gara denok
ez irten ilunik
hirira
gauaren uretan
itoa beti dator
argira
ez irten ilunik
hirira
6.
Inor ez
Nor da hor?
Inor ez!
Heriotza da
eginak omen ditut
ez dakit zenbat
zor.
Gezur banaren
gain eskuak ukabil.
Badabil.
Nor da hor?
Inor ez!
Heriotza da alde
eginen luke
ezer baleza lor.
Eza berdintzeko
badu hemen jaki.
Badaki.
Nor da hor?
Inor ez!
Heriotza da beti
behar du garaiz
bezperako mozkor.
Urkabetan aukera
haritz edo pago.
Badago.
Nor da hor?
Inor ez!
Heriotza da burua
gorarik
ni bezanbat
jator.
Hodei sabelean
ilargiak adar.
Badakar.
Nor da hor?
Inor ez!
Heriotza da geldo
hatsantu lizun
ene isilari gor.
Erauntsi batean
hamar mila sator.
Badator.
Nor da hemen?
Inor ez!
Heriotza da
aholku emaile dator
har dezadan
kemen.
Zer egin behar
dut ene lepoaz?
Bagoaz.
7.
Oriol Soleren
pleinua
Aurizberriko mendietan
bi urte geroago
1976-04-06
orain badakit
zeinen zaila den
bizirik ihes egitea
errekaren hotsa
edo haizea hostoetan zer duk hori
zakurren kerua
duk
hoa metge
egik ihes
euskaldun zoro horiekin
ez geldi niri beha
hauxe duk
besterik ez duk
dum-dum balaren
ondorioa bular batean
utz nazazue hemen
orbelen ohatzean
lanbroak bilduko
nau
inork ez du
odoluste hau ikusi beharko
utz nazazue hemen
baina emadazue
zer edo zer froga gisa
harriren bat
teoria zuhurregiak
bezala hausten dira zuen orbelok
abarren bat
lagunari eskura
ahal izanen diodan zerbait
har ezak metge
bil ezak ukabila
baso puska honen gainean
banekian luzea
izanen zela heriotza
tinka ezak gogor
oinaze berriak kontsola hazan
orain badakit
zeinen zaila den
bizirik ihes egitea
greba hotsa edo
pausoak teilatuetan zer duk hori
kapitalaren
zakurrak dituk
hator metge
hator ihes
euskaldun zoro hauekin
ez geldi atzera
beha
hauxe duk
besterik ez duk
denok ezkutatzeko
leizea bular batean
utz nazazue hemen
lanbroaren
ohatzean
orbelek estaliko
naute
inork ez du
oinaze hau ikusi beharko
utz nazazue hemen
baina emadazue
zer edo zer eskura
frogaren bat
ez dut adostasuna
nahi eztabaida ezazue
argudioren bat
lagunari ekaini
ahal izanen diodan zerbait
har ezak metge
bil ezak ukabila
egia puska honen gainean
banekian luzea
izanen zela heriotza
tinka ezak itsu
ikara berriak argiago gaitzan
8.
Ornoduna
bizkarra betean
aulkia
aulkia erdian
ziega
ziega ondoan
pareta
pareta ostean
harresia
harresi ertzean
hiria
ene hiria
harresia pareta
ziega aulkia
eusten ene
bizkarra eusten
ene hiria
bizkarraren hezur
aizu, zer eginen
zenuke zuk nire ordez?
belarria paretan
eman trumoi handiaren bila?
biziko ez dituzun
urteak kontatu?
otoi erregutu
itxaron dezatela
ene ziegako
leihoan ilargi betea ageri arte?
isiltasunera
eramanen dituzun hitzak hautatu?
irri
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!