Enpresa batzordean gehiengoak babestuko du Tubacexeko akordioa, plantilla osoaren bozketarik gabe
Afiliatuek alde bozkatu zuten arren, CCOOk "babes zabala" nahi zuen akordioa sinatzeko eta plantilla osoak bozkatzearen alde agertu zen. Gaurko bileran, ostiralean lortutako gehiengoarekin akordioa sinatzearen alde egin dute enpresa batzordeko ordezkariek, bozketa orokorrik egin gabe.
Ostegunean, irailak 30, bildu ziren Tubacexeko gatazkaren parte diren hiru aldeak: Tubacexeko Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza eta Enpresa Batzordea, langileen 232. greba egunean. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak behin betikotzat jo duen proposamen bat helarazi eta enpresa batzordearen gehiengoak hasierako akordio bat sinatu zuen.
Ostiralean sindikatuek afiliatuen asanbladak egin zituzten akordioaren inguruko erabakia berresteko. ELAko afiliatuek alde bozkatu zuten. LAB, STAT eta ATAL sindikatuetakoek, aldiz, aurka. ELAko 4 ordezkari daude enpresa batzordean, STATeko beste 4, eta LAB eta ATALeko bana. CCOOeko 3 kide daude. Azken horretako afiliatuek akordioaren alde eman zuten botoa. Hala ere, sindikatuak «akordio zabala» erdieste aldera, plantilla osoak bozkatu dezala proposatu zuen. Batzordeak, gaurko bileran, ostiralean lortutako gehiengoarekin akordioa sinatzearen alde egin du.
Enpresa batzordeak ohar baten bidez jakinarazi du «komitearen gehiengoak Eusko Jaurlaritzak proposatutako akordioa onartzen duela, sindikatuen afiliatuen asanbladak berretsi ondoren». Oraingoz, bilera egin eta akordioa sinatzeko zain daude eta grebak indarrean jarraitzen du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!