Kolaborazio Internazionalista| Igarki de Robles

Gaurkoan, Frantziako istiluen, petrolioaren krisiaren eta Israelgo gobernu berriaren inguruan mintzatu gara.

Vitalquilerrek inbertsio funts bati egindako 500 etxebizitzen salmenta salatu du «Derecho a techo» ekimenak

Vitalquilerrek alokairu sozialerako ziren 500 etxebizitza saldu dizkio Suediako inbertsio funts bati. Gasteizen inor ez kalegorrian, Derecho a techo plataformak salmenta salatu du, eta Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna mahaigaineratu. Plataformako kide Maialenek azaldu dizkigu salmentaren nondik norakoak, eta EJk etxebizitza eskubidea urratzen ere duela salatu du, besteak beste.

SOLASALDIA | Gehiegikeria polizialak eta kontrol soziala

Azkenaldian gero eta gehiago dira indarkeria poliziala agerian uzten dituzten sare sozialerako mezuak. Kontrol soziala ere areagotu egin da Koronabirusaren harira hartutako neurriak aprobetxatuz, eta gaurko solasaldian gai hauen inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Aitziber Perez de Karkamo eta Oier Azkarragarekin. Entzun hemen!

ALBISTE NABARMENDUA | Pagotxa RZk sukaldaritza proiektua

ZuZeuko Beñat Hach Embarekek ekarri digu gaurko albiste nabarmendua. Sukalde mundura eraman gaitu Beñatek, Pagotxa RZk proiektuaren berri eman baitigu.

Entzun hemen!

«En general, no se valora la cultura ni el trabajo que hay detrás y todo eso tiene que cambiar»

Entrevista a Askoa Etxebarrieta Lasheras, artista y bailaora conocida como ‘La Pulga’, sobre la huelga digital del sector de la cultura.

Aprovechan para empezar las obras del TAV en Atxondo (Bizkaia)

Entrevista a Eider de la asamblea contra el TAV de Atxondo sobre el proyecto del tren de alta velocidad y la lucha contra el mismo.

«Etxealditik Euskaraldira», etxean eta etxetik ditugun hizkuntza ohituretan eragiteko

Etxealditik Euskaraldira izeneko ekimena abiatu dute datozen bi asteetarako, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboen inguruan hausnartu eta ekiteko asmoz. Manuel Moreno, Euskaraldiko koordinazio taldeko kideak azaldu dizkigu ekimenaren nondik norakoak. Entzun hemen!

Informazio gehiago Euskaraldiaren web orrian: https://euskaraldia.eus/etxealdia/

ALBISTE NABARMENDUAK | Arrigorriagako lan heriotza, preso baten heriotza, eta San Prudentzio

Hala Bediko Aimar Gutierrezek ekarri ditu gaurkoan albiste nabarmenduak. Joan den astean Arrigorriagako enpresa batean izandako lan heriotzaren berri eman digu, baita Gasteizko Santiago ospitalean izandako preso batean heriotzaren berri ere. Albiste gogorretatik harago, bestelakoak ere azaldu dizkigu, esaterako, Batera Zaintza Sare Herritarrak antolatutako danborrada.

«Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara»

600 euskal kulturgile baino gehiago atxikitu dira apirilaren 21 eta 22an deitutako greba digitalera. Iñaki Landa eta Marta C.Dehesarekin «ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara» helburuarekin deitutako planto honen inguruan. Kulturgileen egoera prekarioaz eta etorriko denaz ere aritu gara. Entzun hemen!

GAUR8 AURRERAPENA | Oinarrizko langileak, landareen loraldia, eta Nelida Zaitegi

Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8auren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Oinarrizko langileen inguruko erreportaje bat aurreratu ditu batetik, Gureak taldeko langileei buruzkoa. Bestetik, landareen loraldariaren ingurukoa ere azaldu digu. Amaitzeko, Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariarekin izandako elkarrizketa ere aurreratu digu Amagoiak. Entzun hemen!

SOLASALDIA | Haurren konfinamendua eta ikasturte akademikoaren amaiera

Haurren konfinamendua eztabaidagai izaten ari da azken egunotan. Haurrak kalera ateratzeko kanpaina, haurren eskubideen aldeko aldarriak… Horrekin batera, haur eta gazteen ikasturte akademikoaren amaierak ere zalantza ugari sortu ditu. Honen inguruan aritu gara gaurko solasaldian Erika Martinez eta Asier Etxenikerekin. Entzun hemen!

Irati Tobar (LAB): «Hezkuntza burujabetzaren alde elkarlanean borrokatzeko ordua da»

Ikasle gehienek ikasturtea gainditzeko irizpidea eman die Madrilek erkidegoei. Zelaa hezkuntza sailburuekin bildu da ikasturtea nola bukatu erabakitzeko. Ekainean amaituko dute, baina udan errefortzuko ekintzak antola ditzakete. Espainiako Hezkuntza Ministerioak iragarritako neurriak ez ditu Euskal Herriko eragileak asebete: erabakiak inposatzea eta emaitzak lehenestea egotzi diote Zelaari. LAB sindikatuko irakaskuntzako idazkari den Irati Tobarrekin hitz egin dugu iragarritako neurrien inguruan. Entzun hemen!

Iruñeko alkateari San Ferminen mahaia deitzea eskatu dio Herri Sanferminak ekimenak

2020ko San Ferminak irundarrek auzolanean antolatu behar dituztela aldarrikatu du Herri San Ferminak ekimenak, eta Iruñeko alkateari San Ferminen Mahai ofizialaren ez ohiko bilkura bat egitea eskatu diote. Herri San Ferminak ekimeneko kide den Aidak azaldu dizkigu eskaera honen arrazoiak. Entzun hemen!

ZIENTZIA | Julius Lederer-en kasua, eta edaten dugun ura

Hilabetean behin izaten da gurean Kultura Zientifikoko Katedrako kide den Ziortza Guezuraga. Zeintzia munduko hainbat bitxikeri ekarri ohi ditu uhinetara, eta oraingo honetan, urarekin loturiko kasu berezi bati buruz aritu da, Julius Lederer-en kasuari buruz, hain zuzen ere. Entzun hemen!

Artikulua eta dokumentalerako sarbidea hemen: https://culturacientifica.com/2017/08/13/caso-julius-lederer-del-agua-bebemos/

Archives by Month:

Archives by Subject: