Azalpen gehiago ematea edo errektifikatzea eskatu diote baserritarrek Laudioko Udalari

Haserre azaldu da Hiltegia Ez Itxi plataforma, iragan astean Laudioko Udalak azpiegitura itxita mantenduko zuela iragarri ostean. Baserritarren iritziz, uztailaren 2an ezarritako kautelazko itxiera aldez aurretik pentsatutako erabakia zen.

[HALA BIDEO] Milaka lagun elkartu ziren Gasteizen, elikagai eta energia megaproiektuei “ezetz” esateko

Jendetza batu zen larunbatean, urriak 23, Araba Bizirik! plataformak deitutako manifestaziora. Makroproiektu industrialen aurka, Arabako landa eremua eta ingurune naturalaren defentsa aldarrikatu zuten.

Emakume batek salatu du hainbat gizonen artean jipotu zutela asteburuan Gasteizen

Gasteizko Mugimendu Feministak sare sozialetan salatu du erasoa.

Laudioko hainbat eragilek garbiketa ordenantza aldatzeko proposatuko dute plenoan, kartelak eta pankartak jartzea zigortzen duelako

Mozioa aurkeztu dute Laudiko hamaika eragile eta elkartek Udalaren Garbiketa ordenantza aldatzeko, kartelak eta pankartak jartzea zigortzen duelako.

[ARGAZKI GALERIA] Milaka lagun elkartu dira Gasteizen, elikagai eta energia megaproiektuei «ezetz» esateko

Jendetza batu zen atzo, urriak 23, Araba Bizirik! plataformak deitutako manifestaziora. Makroproiektu industrialen aurka, Arabako landa eremua eta ingurune naturalaren defentsa aldarrikatu zuten.

Larunbatean izango da Arabako lurra defendatzeko manifestazioa

Araba Bizirik! plataformak deitutako manifestazioa egingo da bihar, urriaren 23an, Gasteizen. Mobilizazio nagusia Bilbo plazan hasiko da arratsaldeko 18:30etan, baina egun osoan zehar izango dira ekimenak.

Comienza el Festival Anticolonial en Errekaleor

Errekaleor acoge una amplia programación los días 22 y 23 de octubre con motivo del Festival Anticolonial. El evento pretende, a través de la expresión artística, crear un lugar de encuentro decolonial donde tejer relaciones y alianzas.

SDA Factoryko langileek mobilizazioa egin dute Gasteizko erdigunean, zuzendaritzaren inposizioen aurka

Langileek hilabete daramate mobilizatzen lanpostuen etorkizuna, lan baldintza duinak eta inposiziorik gabeko negoziazioa eskatzeko. Astelehenean izan zuten ABEEaen aurkako epaiketa, baina atzeratu egin zen negoziatzeko beta zabaltzeko.

Albinako urtegiko lindano hondakinak zituen bidoia abandonatuta dago, Ekologistak Martxanek salatu duenez

Bidoia dagoen eremua azaleko uren babeserako gisa sailkatuta dagoela gogorarazi dute. Erakundeen arreta eskasa eta koordinaziorik eza salatu dute hondakin toxiko arriskutsuen susmoen aurrean azkar eta egoki jarduteko.

Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreak mobilizazioei ekin die hitzarmen duin baten alde

EAJ eta PSEren gobernuaren eta AISA patronalaren ardura eta erantzukizun falta salatu dituzte.

Serviniren autoa «urrats handia» dela uste dute abokatuek, eta delitu gehiago inputatzeko aukera zabalik dagoela

Hala ere, Espainiar estatuak trabak jartzen jarraituko duela aurreikusten dute eta horren aurrean indarrak batzeko deia luzatu dute.

HALA BIDEO | Araba Bizirik, Urriaren 23an KALERA

“Azken urteotan, Arabak hainbat industria makroporiekturen erasoa jaso du, hala nola: zentral eolikoak, megaparke fotovoltaikoak, makroberotegiak, AHTaren eraikuntza, besteak beste… Horregatik, makroproiektu hauen kontra borrokan ari garenok, lurraldearen eta bizitzaren defentsan indarrak batzeko beharra ikusi dugu eta horretarako ARABA BIZIRIK plataforma sortu dugu. Proiektu hauek Araban gordetzen dugun altxorraren suntsitzea suposatuko lukete . Horregatik, beharrezkoa da gure natura guneak eta landa eremuko bizimodua zaintzea, gure kultur nortasunaren ondare ukaezin eta bizitzaren sostengu baitira. Ondare hori defendatzeko betebeharra dugu, gure gizarte osasunerako ezinbestekoa dena, eta funtsezko ondasun komuna etorkizuneko belaunaldientzat. Honengatik, guztiagatik urriaren 23an Araba Bizirik-ek prestatutako egitarauan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Ikastetxeetako patio eremuaren hiru laurden baino gehiago asfaltozkoa da Gasteizen

Gasteizko ikastetxeetako patioak aztertu dituzte eta ondorioa garbia da: berdegune gutxi, gutxiegi, dute eskoletan. Diagnostikoak lehenengo urratsa izan nahi du, jolastokien eraldaketari eta berdetzeari bide emateko, aintzat hartuta onurak ekarriko dituela bai ingurumen aldetik, bai pedagogikoki, bai ikasleen garapen eta osasunaren ikuspegitik.

Elkarretaratzea egin dute Mendiolan, herrian emandako eraso matxista salatzeko

Igande egunsentian eraso matxista bat egin zen Mendiolan, eta herritarrek elkarretaratzea egin zuten astelehenean, jazotakoa salatzeko.

Archives by Month:

Archives by Subject: