[HALA BIDEO] Alde Zaharreko Bitori plaza, auzotik eta auzoarentzat

Urteak eman ditu hutsik Eskoriatza jauregiko lorategiak, aurtengo Zaharraz Harroko jaietan Alde Zaharreko bizilagunek zabaldu, garbitu eta biziberritu zuten arte. Bitori plaza jarri diote izena espazioari. Aste honetan, Gasteizko Udalak parkea zabalik mantenduko duela iragarri du.

Joseba Galarraga preso ohiaren erakusketa izango da ikusgai Etxerat eta Sareren egoitzan

«Elkartasuna barroteen artean» izeneko erakusketa azaraoren 1ean inauguratuko da eta abenduaren amaierara arte ikusi ahalko da.

Elkartasun Txokoa aurkeztu du Judimendiko Batuta Sareak, auzokideenzako «erreminta berria»

Elikadura, zaintza, etxebizitza edota energia bezalako problematikei modu indibidualean heltzeko joera irauli eta «gatazka horiek kolektibizatzeko urratsak ematea» da dinamikaren bultzatzaileen helburua.

Eusko Jaurlaritzak ez du Azazetako parke eolikoaren proiektua bertan behera utziko, Aldundiaren txostenak «inpaktu larria» aurreikusi arren

Azazetan zentral eolikoa ezartzeak «ondorio negatibo oso kaltegarriak» izango lituzke inguruko biodibertsitatean eta paisaian, Aixeindarrek aurretiaz egindako azterketak jasotzen ez zituenak, Arabako Foru Aldundiko teknikariek egindako txostenaren arabera.

Hainbat sindikatuk administrazioko langileen behin-behinekotasun tasa salatu dute Gasteizen

Hego Euskal Herriko administrazioko langileen behin-behinekotasun tasa handia dela eta, mobilizazioak egin dituzte hainbat sindikatuk Gasteizen aste honetan. ESK eta Interinoak taldeek lanpostuak finkatzeko exijitu dute, eta ELAk, bere aldetik, «konsolidazioko LEPak» eskatu ditu, LABek bezala.

[ARGAZKI GALERIA] Kontzentrazioa egin dute Gasteizen Euskal Eskola Publikoaren alde

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitu zuen elkarretaratzea, «Hezkuntza Publikoaren alde. Pribatizazioari ez!» lelopean.

[ARGAZKI GALERIA] Mobilizazioa egin zuten atzo, azken sexu-erasoa salatzeko

Mutil batek sexu-erasoa sufritu zuen asteburuan Gasteizen eta kontzentrazioa egin zuten atzo, asteazkena, gertatutakoa salatzeko, Gasteizko E28 koordinadorak deituta.

Arabako esku-hartze sozialeko langileek bigarren mobilizazio eguna egin dute hitzarmen duin baten alde

EAJ eta PSEren gobernuari eta AISA patronalari «erantzukizun falta» egotzi diete.

Israel deniega la prisión domiciliaria para Juani Rishmawi, trabajadora humanitaria en Palestina y colaboradora de Hala Bedi

Un tribunal militar israelí denegó hoy la prisión domiciliaria para Juana Ruiz, más conocida en los círculos solidarios con Palestina como Juani Rishmawi, trabajadora humanitaria encarcelada en Israel desde abril acusada de pertenecer a una organización ilegal.

Azazetako zentral eolikoak «inpaktu larria» izango du, Aldundiak aurkeztutako txostenaren arabera

Azazetan zentral eolikoa ezartzeak «ondorio negatibo oso kaltegarriak» izango lituzke inguruko biodibertsitatean eta paisaian, Aixeindarrek aurretiaz egindako azterketak jasotzen ez zituenak.

Kontzentrazioa egingo dute Gasteizen Euskal Eskola Publikoaren alde

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitu du elkarretaratzea gaurko, urriak 27, «Hezkuntza Publikoaren alde. Pribatizazioari ez!» lelopean. Bilboko manifestaziorako autobusean izena emateko aukera egongo da.

Urtaranen gobernuak tokiko merkataritzari laguntzeko funtsak eskatu ditu El Corte Inglés saltokiari obrak ordaintzeko

Tokiko merkataritzari laguntzeko dirua eskatu du udal gobernuak Europar Batasuneko berregituratze funtsetatik, hiriguneko azalera komertzial handi batentzako obrak finantzatzeko.

SDA Factory-ko langile batzordeak «konpromisoa» eskatu dio Udalari

SDA Factory-ko Langile Batzordeak agerraldia egin du gaur, urriak 26, Gasteizko Udaleko Garapen Ekonomikoko Batzordean. Ordezkari sindikalek B&B Trends taldeak plantxa-fabrika eta lisatze-zentroak erosi zituenetik plantillak bizi duen egoera «kezkagarria» azaldu dute.

Mutil batek sexu-erasoa sufritu zuen asteburuan Gasteizen

E28 koordinadorak kontzentrazioa deitu du bihar, urriak 27, Andra Mari Zuriaren plazan, erasoa salatu eta autodefentsa aldarrikatzeko.

Archives by Month:

Archives by Subject: