AHTaren Gasteizko sarrera Dato kaletik izango da, lurperatu gabe, behin-behinean
Esan dutenez, laster lizitatuko dute obra. Aurretik, baina, Ingurumen Inpaktuaren Txostena beharrezkoa da.
Gehiago…
Gehiago…
Esan dutenez, laster lizitatuko dute obra. Aurretik, baina, Ingurumen Inpaktuaren Txostena beharrezkoa da.
Hablan de entrevistas de trabajo sexistas, engaños con los contratos, desestructuración de la conciliación familiar y una «importante cantidad» de accidentes laborales, en los que, además, no se procede adecuadamente.
Urtaranen gobernuak iragarri du Olarizuko etxebizitzen kasuan erabili zuen administrazio-izapide bera hasiko duela, oraingoan Alde Zaharrean eraikin bat husteko, baldin eta apirilean Epaitegian jarri zuen salaketa bat ibilbiderik gabe geratzen bada. Okupazioaren «arazoaren» aurkako baliabide bezala aurkeztu dute izapidea.
Gaur, lehen greba egunean, elkarretaratzeak egin dute enpresa aurrean eta Foru Aldundian. Azaroaren 9 eta 11a dira konbokatutako beste bi egunak.
Forestalia enpresak egin nahi duen goi-tentsioko lineak energia garraiorako baimenik ez duela eta zentral fotovoltaiko eta eolikoetan sortuko den energia nabarmen gainditzen duela argudiatu dute Aguraineko Udaleko taldeek, eta proiektuaren kontra agertu dira.
Hala Bedi Irratiaren 2021-2022 ikasturteko parrila aurkeztuko dugu azaroaren 13an, larunbata. Goizeko 11:00etatik aurrera zuzeneko emisio berezia izango da Hala Bedi Tabernan, irratsaio berriak eta bestelako nobedadeak ezagutarazteko. Iluntzetik aurrera kontzertuak eta DJak izango dira Errekaleorren.
Arazoaren 4an, osteguna, elkarretaratzea egingo da Andra Mari Zurian «sionistak ongi etorriak ez direla» entzunarazteko. BDZ mugimenduak egin du deialdia.
Hiru gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen indarkeria matxista dela eta; eta beste bi babes-aginduak urratzeagatik.
Urriaren 24an emakume batek lau mutilen artean jipoitu zutela salatu zuen. Voxeko hautagai izandakoa zen emakumea eta jipotu zutenak «etorkinak» zirela salatu zuen. Gaur-gaurkoz, segurtasun kamaretan inolako frogarik aurkitu ezin dela eta, delituaren itxura egitea egotzi diote emakumeari.
Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sortu berri duten taldeak lehen diskoa kaleratu du. Danilo Foronda izan dute lagun baxuan eta gitarra elektrikoan eta Dani Arrizabalaga baterian.
Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriak ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.
Joxe Agustin Iriondo, ‘Txusta’, hil egin da, 78 urte zituela. Oso ezaguna zen Gasteizen, eta haren taberna bertsolarien eta beste hamaika kolektiboren bilgune izan zen. Manex Agirre bertsolariak twitterren adierazi duenez, Arabako bertso-mugimenduaren aita-pontekoa hil da.
Urteak eman ditu hutsik Eskoriatza jauregiko lorategiak, aurtengo Zaharraz Harroko jaietan Alde Zaharreko bizilagunek zabaldu, garbitu eta biziberritu zuten arte. Bitori plaza jarri diote izena espazioari. Aste honetan, Gasteizko Udalak parkea zabalik mantenduko duela iragarri du.