Ehiza dorreen aurkako sabotaia ekintzak egin dituzte Araban eta Euskal Herri osoan
Animalen Askapenerako Fronteak bere gain hartu ditu ekintzak.
Gehiago…
Gehiago…
Animalen Askapenerako Fronteak bere gain hartu ditu ekintzak.
Abenduaren 30ean egingo dute Kafe expreso irratsaioaren lehenengo saio berezia, Hala Bedi Tabernatik zuzenean. Aurrerantzean, ostegunero entzun ahalko da uhinetan. Hego Euskal Herriko kartzela guztietara heltzea da helburua, preso eta kalean daudenen artean sentipenak, sormen lanak, eskaerak zein mezuak elkarbanatzeko.
EAJ-ri egotzi diote «maltzurki» aldatu nahi duela EAEko Lurralde Antolakuntzaren Legea, Goi Mailako Interes Publikoko Proiektuen figura baliatuz horretarako. Legea aldatuz gero, Eusko Jaurlaritzak eskumen osoa izango luke proiektuak onartzeko, tokiko administrazioen iritziak kontuan hartu gabe.
El Sindicato de Vivienda de Gasteiz ha dado a conocer que 23 personas se encuentran en peligro inminente de ser desahuciadas. Se trata de 5 familias que viven en alojamientos dotacionales de Alokabide en Portal de Arriaga y 16 inquilinos de un hostal privado situado en la calle Barrancal del Casco Viejo.
Gasteizko Justizia Jauregian ospatu da Glovoko riderren lana aitortzeko Arabako lehen epaiketa kolektiboa. Langileei «babesa eta elkartasuna» adierazteko elkarretaratzea egin dute LAB eta ELA sindikatuek.
Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Bizilagunen ustez «egoera larriagotuko du» eta arriskuan jarriko du auzokideen osasuna.
Diru hori jada lortu dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek, azken hilabeteetan abiatutako elkartasun dinamikari esker.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian gaur goizean, bizitza duinen alde eta lan eta pentsio erreformen aurka. Gasteizen, Agurainen, Laudion eta Oionen ehunka lagun atera dira kalera. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko eragileekin batera.
Santi Cobosen bizitza eta espetxeari buruzko liburua aurkeztu zuten larunbat goizean, Hala Bedi irratian.
Atxilotu bat izan da asteburuan Gasteizen indarkeria matxistagatik.
KPIaren igoerak jaso eta lanaldiari eutsiko dion enpresa hitzarmena lortu nahi du Altan Bernedoko enpresa batzordeak. Hori dela eta, gaur hasi dute greba mugagabea, eta «jarraipen zabala» izan du.
Atzo, azaroaren 26an, jarri zituzten martxan gabonetako argiak eta 42 egunez egongo dira piztuta. Eguzkik «energia xahutzea» egotzi dio Udalari, argindarraren prezioak «familia asko zeharo ikaratuta» dituenean.
Mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko herrietan abenduaren 1ean, «Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Soberanía para una vida digna» lelopean. Gasteizen, Agurainen eta Laudion izango dira hitzorduak Araban.
Asanblada irekia egin zuten asteazkenean Amurrion, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindu posible baten aurrean elkartasuna eta erantzuna antolatzen hasteko. Duela 10 hilabete jaso zuten bi gazteek Auzitegi Nazionalean lau urteko espetxe zigorra, eta abokatuek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean. Bono laguntzak saltzeari ekingo diote kostu ekonomikoei aurre egiteko.