Arantzabela ikastetxeko ortzadarraren muralean pintada LGBT+foboak egin dituzte

Ikastetxeko eskola komunitateak jazotakoa irmoki arbuiatu du.

Juani Rishmawi ha sido puesta en libertad, después de diez meses de encarcelamiento

El régimen israelí había concedido la semana pasada la libertad condicional a Juana Ruiz, trabajadora humanitaria en Palestina y colaboradora de Hala Bedi.

FIASAn langile bati egindako abusu eta sexu-jazarpenaren aurrean enpresak izandako jarrera salatu dute beste behin

Duela bi aste, lankide batek jasandako sexu-jazarpena eta ondoren enpresak estaltzeko jarritako mekanismoak publikoki salatu zituen FIASAko enpresa batzordeak (ELA, LAB eta UGT sindikatuek osatzen dute). Enpresarekin bildu ostean, honek jarrera aldatu ez duela adierazi dute langileen ordezkariek. Mobilizazio eta protestak iragarri dituzte. Otsailaren 10ean izango da lehen elkarretaratzea, 13:30etan FIASAko ate nagusian.

Herri-inauteriak antolatzeko lanean hasi dira Judimendin, komunitatea ehuntzeko

Judimendiko Batuta elkartasun sareak, auzoko beste hainbat kolektiborekin elkarlanean, inauterietako jaia antolatuko du otsailaren 25ean. Horretarako, bilera eta lan egunak egingo dira datozen asteetan.

Elkarretaratze jendetsua Laudion, «euskararen aurkako oldarraldiaren» kontra

Elkarretaratze jendetsua egin dute Laudion Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, hizkuntza eskakizunen gaineko epaiak salatzeko. Epaileek «euskararen aurkako oldarraldia» abiatu dutela adierazi dute, eta horren aurrean batasunez erantzuteko deia luzatu dute.

Biluzik eta burua estalita agertu dira hogeita hamar gazte, tortutaren aitortza exijitzeko

Hogeita hamar pertsona biluzik eta poltsa beltzez burua estalita agertu dira gaur goizean Gasteizen, Espainiako Gobernuaren eta Espainiako Poliziaren komisariaren ordezkariordetzaren ondoan, Euskal Herrian emandako milaka tortura kasuren aitortza eskatzeko. Sortuk antolatutako ekintza sinbolikoa izan da, torturaren «errealitate iluna argitara atera» eta aitorpena, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatzeko.

Kooperatiba batek lizentzia eskatu du Tresponden 40.000 oilorentzako makro-abeltegia jartzeko

Ustiategia «ez-apartekotzat» jotzen diren parametroen barruan dago, hartuko duen animalia kopuru handia gorabehera. Onartua izateko, beraz, Iruña Okako Udalaren baimena behar du soilik, ez Arabako Foru Aldundiaren ez Eusko Jaurlaritzaren onespenik behar.

Hezkuntza Lege berriak segregazioari aurre egin diezaiola eskatu du Eskola Publikoaz Harrok

EAEko alderdi politiko nagusien artean hitzartuko den Hezkuntzaren inguruko Akordioa heltzear dagoela eta, itun horrek jaso beharko lituzkeen «konpromiso» eta «mugak» plazaratu ditu Eskola Publikoaz Harro plataformak Gasteizen egindako prentsaurrekoan.

Auzoan Kantari ekimena bueltan da, Txago eta Gasteiz osoa «euskaraz ziztatzeko»

Otsailaren 23an hasi eta ekainaren 8ra arte izango dira kontzertuak Gazalbideko Ole Tu tabernan.

Elkarretaratzera deitu dute larunbaterako Laudion, Udalak hizkuntza eskakizunak direla eta jasotako epaia salatzeko

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak egin dute deialdi bateratua, euskararen normalizazioaren aurkako «oldarraldiari» erantzuteko.

Gehiengo sindikalak mobilizaizioak egin ditu lantoki eta herrietan, lan erreforma bozkatu bezperan

ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek lan erreforma indargabetzea eta lan harremanen esparru propioa eskatu dituzte.

Epaile batek euskara «zaila» dela argudiatu du hizkuntza eskakizun bat saihesteko

Hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile bati arrazoia eman dio Gasteizko epaile batek, euskara «munduko hizkuntzarik zailenen artean bosgarrena dela» esanez. Europako Batasunaren direktiba bat baliatu du esateko «diskriminatzailea» dela 45 urte gorako bitarteko funtzionarioei euskara eskatzea.

Santiago Ospitaleko langileek kontzentrazioak egingo dituzte egunero otsailean zehar, larrialdi-zerbitzua itxi ez dezaten

Osakidetzak joan den urtarrilaren 21ean iragarri zuen Santiago Ospitaleko larrialdi-zerbitzua ixteko erabakia. Aurka agertu da Santiagoko Enpresa Batzordea, zerbitzua mantentzeko eskatzen du eta «murrizketa politika sistematikoa» salatu.

Israel concede la libertad condicional a Juani Rishmawi

Una junta israelí había rechazado en diciembre conceder la libertad condicional a Juana Ruiz, conocida como Juani Rishmawi, trabajadora humanitaria en Palestina y colaboradora de Hala Bedi.

Archives by Month:

Archives by Subject: