2018ko Gasteizko feminizidio bikoitzagatik epaitu dute gizonezko bat, eta erruduntzat jo
Ia lau urteren ondoren, bikote ohia eta haren ama hil zituen gizona epaitu dute. Hilketa bikoitzagatik 47 urteko espetxe zigorra ebatzi du epaileak.
Gehiago…
Gehiago…
Ia lau urteren ondoren, bikote ohia eta haren ama hil zituen gizona epaitu dute. Hilketa bikoitzagatik 47 urteko espetxe zigorra ebatzi du epaileak.
Igandean Donostian Ertzaintzak egindako kargak eta izandako jarrera oldarkorra salatu du talde gasteiztarrak, eta erantzukizunak eskatu.
La Mesa del Congreso ha admitido a trámite la propuesta de creación de una comisión de investigación de la masacre de Gasteiz de 1976. Esto es un primer paso, y ahora se tendrá que debatir y votar en la Junta de Portavoces del Congreso.
Larunbat arratsaldean, hiru pertsona Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga gurutzatzen saiatu ziren Bidasoa ibaitik. Bik lortu zuten gurutzatzea, baina desagertuta dago hirugarrena. Ibaia zeharkatu zuten horiek eman zioten abisua Frantziako Poliziari. Larunbatetik desagertutako migratzailearen bila ari dira, baina oraindik ez dute aurkitu.
«Ezezko irmoa» adierazi nahi diote Tapia Legeari, baita lege hori interes pribatuei irekitzeko Jaurlaritzak duen asmoari ere.
Patronalak negozioazio blokeatzen jarraitzen du langileentzako baldintza prekarioekin, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez.
Kontseilu Sozialista Gasteiz-ek mobilizazioa deitu du martxoaren 19rako «Bizitzaren garestitzea gelditu!» lelopean. Argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatuko dituzte.
Pasa den otsailean Argantzongo Udalak osoko bilkuran baztertuko zuen Gaztela eta Leongo Juntak Trebiñu Araban integratzeko zenbait ekimen bultzatzen zituen erabakia bertan behera uzteko egindako eskaera.
Auzoan Bizi eta Herrizoma Elikadura Sareak antolatu dute jaialdia elkarlanean, herri egiturak indartzea helburu. Larunbat honetan izango da Gasteizko Alde Zaharrean: herri bazkaria, jolasak eta Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.
Lurralde oreka sustatzea administrazio publiko ezberdinen helburua izan arren, Gasteizek Araban duen nagusitasuna inoizko handiena da egun. Horrez gain, gero eta trinkotuago daude Gasteizen etorkizunean estrategikoak izango diren sektore ekonomikoak, lehen sektorea salbu. Arabako egitura ekonomikoa egokitu behar da lehiakortasuna, neutraltasun klimatikoa, digitalizazioa eta erresilientzia areagotzeko, egitura hori izango baita arabarron biharko ongizatearen eta kohesio sozialaren zutabea.
Hil honen amaieran Amurriotik abiatuko den Korrikaren aurkezpen soziala egin dute Gasteizen.
Eusko Jaurlaritzak 2021ean iragarri zuen Salburuako Insitutuko obrak 2022an hasiko zituztela, 2024-25 ikasturterako bukatzeko. Ordutik, baina, ez dute beste berririk izan. Errekabarriko Eguzki eta Salburua eskolako Aintzira guraso elkarteek agerraldi bateratua egin dute, Salburua auzoko institutua egitekoak diren lekuan, obren atzerapena salatzeko.
Asanblada irekia egingo dute astelehenean, martxoak 14, Judimendiko Auzo Elkartean. Judimendikoa den eta auzoaren komunitatearen parte izan nahi duen edonori zuzendu diote bilerara gerturatzeko gonbidapena.