34 lagun atxilotu ditu gutxienez Ertzaintzak Gasteizen ikasle grebaren harira
Ikasle Abertzaleen arabera, 34 dira Gasteizen atxilotutakoak. Elkarretaratzea deitu dute atxilotuei babesa adierazteko, arratsaldeko 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Gehiago…
Gehiago…
Ikasle Abertzaleen arabera, 34 dira Gasteizen atxilotutakoak. Elkarretaratzea deitu dute atxilotuei babesa adierazteko, arratsaldeko 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Gasteizeko Gaztetxean izango da jaialdia, arratsaldeko 17:40etatik aurrera. Preso politiko gasteiztar baten askatasuna aldarrikatzeko jaio zen bertso eta rap munduak uztartzen dituen lehiaketa hau 2016an, Ekaitz in da haus izenarekin, eta preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko lehiaketan bihurtu da azken edizioetan.
Osasun Publikoa Aurrera plataformak 12.000 sinadura aurkeztu ditu Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan, Santiago ospitaleko larrialdietako zerbitzuaren eta Gasteizko San Martingo Etengabeko Arreta Gunearen itxieraren kontra.
Martxoaren 24rako ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleak eragileak Hego Euskal Herrian, eta manifestazioak egingo dituzte lau hiriburuetan. Gasteizen 12:00etan hasiko da Virgen Blancatik, eta blokeak antolatu dituzte ikastetxeetatik.
Ehunka saharar manifestatu ziren atzo arratsaldean Gasteizen, Pedro Sanchezen gobernuak Maroko babesteko hartutako erabakiaren kontra eta Sahararako autonomia planaren aurka.
PSOE, PP, Vox y Ciudadanos han impedido la creación de una comisión de investigación en el Congreso para esclarecer las responsabilidades de la masacre del 3 de marzo de 1976. Martxoak 3 ha emplazado al PSOE a explicar cuales son lso «otros mecanismos» que menciona para garantizar los derechos de las víctimas de las víctimas de la masacre
Ondorio nagusia da, egileen arabera, eskola-segregazioa badela (indize oso altuarekin) eta «jatorri-desberdintasuna duten ikasleen bizitza pertsonala, eskolakoa eta soziala baldintzatzen dutela». Beraz, hezkuntza sistemak ez duela aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzen berretsi dute.
Atzo, martxoak 21, arraza-diskriminazioaren aurkako egunean, elkarretaratzea egin zuten Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen Sarea, Panafrikar Kolektibo beltza eta kolektibo sozio-sanitarioak deituta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan.
Araba, Nafarroa eta Burgoseko Trenaren Aldeko Alternatiba plataformek abiatu dute kanpaina eta «gaur egun AHTrentzako esklusiboa den proiektuaren aurrean alternatiba bat lantzea» da helburua, ingenieritza azterketa batez. Horretarako, 12.000 euro bildu behar dituzte.
Bertan behera utzi dute langileek martxoaren 7an hasitako greba. KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldi murrizketa lortu dute akordio berriarekin.
Martxoaren 18an, 19an eta 20an Gasteizen batu dira ehundaka gazte «Bat egitetik, hamaika izatera» lelopean egindako egonaldian. Gazte mugimendia, kultura eta sorkuntza, hezkuntza, euskalgintza eta bestelako gaiak landu dituzte hitzaldi, tailer eta mahai-inguruetan; mobilizazioa, formazioa eta aisialdia uztartuz.
Una vez superado el trámite de la Mesa del Congreso de los Diputados, Martxoak 3 Elkartea ha enviado una carta solicitando a los integrantes de la Junta de Portavoces que aprueben la creación de una Comisión de Investigación sobre la masacre del 3 de marzo de 1976 ocurrida en Vitoria-Gasteiz.
Hezkuntza Akordioaren emendakinak bozkatuko diren egunean, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuak Legebiltzak aurrean bildu dira, akordioarekin desadostasunak azaltzeko. Datorren ostiralerako deitutako hezkuntzako grebarako deialdia ere plazaratu dute.
«Bazatoz?» izeneko abestia kaleratu du musikari gasteiztarrak; deep dance estiloko kantua, «frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza» uztartzen dituena.