Greba orokorra prestatuko du Mugimendu Feministak, zaintza-sistema eraldatzeko
Martxoaren 8 honetan Bilbon egindako prentsaurrekotik eman dituzte Denon Bizitzak Erdigunean prozesuari buruzko zehaztapenak. Urrats ezberdinen artean jarri dute greba orokorrarena. Gaurtik aurrera, aliantzak eta proposamenak bateratu nahi ditu herri mugimenduekin eta eragile sozio sindikalekin, hortik «aldarrikapen agenda bat sortzeko».