Gasteizko antzokietako eserlekuetan ez dira kabitzen gorputz lodiak

Lodifobiaren aurkako hitzaldira joan eta jabetu ziren antzokiko eserlekuak ez zirela irisgarriak pertsona lodientzako. Horregatik, protesta egin zuten bertan, eserlekuak seinalatu eta sarrera oztopatuz.

Europako inmigrazio eta asilo itunaren kontra mobilizatuko dira Gasteizen

Absolbitu dute Tubacexeko grebari lotutako istiluengatik akusatutako hirugarren gaztea ere

Gazteak 36 hilabeteko espetxe zigorrari egin behar zion aurre, baina epaileak absolbitu egin du azkenean. Hasieran lau urte eta zazpi hilabeteko akusazioa zegoen bere aurka eta istiluak sortzeko talde antolatua osatzea leporatzen zion Ertzaintzak. Gazteak, aldiz, hasieratik mantendu du dena poliziak asmatutako muntaia zela.

[HALA BIDEO] Azukre Beltza, Irati Antiaren erakusketa

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan

Gasteizko Udalak Israelekin harreman komertzialak dituen euskal enpresa bat kontratatu du airearen kalitatea neurtzeko

Zehazki, emisio txikiko eremuan airearen kalitatea neurtzeko gailuak erosi dizkio Gasteizko Udalak Kunak enpresa nafarrari. Horrek Meteo-Tech konpainia israeldarrarekin hitzarmena dauka Israelen lehen banatzailea izateko.

Bizi-toki erakusketa kolektiboa ikusgai ostegunetik aurrera Oihanederren

Abenduaren 14an, osteguna, inauguratuko dute 19:00etan, performance eta ekitaldi batekin. Etxea, bizitokia, jabetza eta lurraldetasunari buruz hausnarketa piztu nahi du proiektuak, besteak beste.

Bizilagunen komunitateek eskumena dute pisu turistikoak debekatzeko

Herri Denda zabalik da, Gasteizko herri mugimenduaren azoka

Abenduaren 8tik urtarrilaren 6ra bitartean, Aiztogile kaleko 35. zenbakian.

Aglomeraciones y esperas de hasta 10 horas en el servicio de urgencias de Txagorritxu

Ante esta situación, Osasun Publikoa Aurrera ha señalado la responsabilidad del Gobierno Vasco, del Departamento de Salud y de OSI Araba; también por los cierres de urgencias de Santiago en 2022 y del PAC de San Martín en 2019.

Irati Antia: «Ideia abolizionistak gero eta indartsuagoak ziren arren, Zuluetak beti defendatu zituen pertsonen trafikoa eta esklabotza»

Kartzelan sartzeko arriskutik kanpo daude Tubacexeko gazte auziperatuak

Lehen gaztea absolbitu dute, bigarrenari 18 hilabeteko bi kartzela zigorrera murriztu diote eskaera fiskala eta hirugarrenak urtebeteko kartzela zigorra onartu du, hutsik zegoen freskagarri lata bat botatzeagatik. 4 urte eta 7 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskaltzak gazte bakoitzarentzat.

Tuvisako langileen lanuzteak erabateko jarraipena izan du

Gaur, astelehena, aurreikusitako mobilizazioei ekin diete Tuvisako langileek, eta zerbitzurik gabe utzi du lanuzteak ia garraio publikoa Gasteizen 5:00etatik 9:00ak arte. Gainera, tranbia zerbitzua eten behar izan du Euskotrenek sareko linea guztietan goizean gertatu den matxura baten ondorioz.

Ascienden a asesor del grupo municipal a Gustavo Antépara, miembro del PP que habría estado explotando pisos turísticos de forma irregular

Tal y como publicó ARGIA el pasado mes de abril, el ayuntamiento abrió un expediente a la empresa de Antépara, acusada de realizar obras «clandestinas» para la reforma integral de pisos. Por otro lado, ha estado alquilando varias viviendas al menos desde 2021, aunque no tiene permiso para hacerlo, según demostró ARGIA.

Milaka pertsonari DBEa ukatuko dio Eusko Jaurlaritzak araudi berriarekin, Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez

Joan den martxoaren 29an sartu zen indarrean Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege berria eta, hain zuzen ere, pertsona pobretuenak dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentatik kanpoan uzten dituenak. Prentsaurrekoa eman du gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean Etxebizitza Sindikatuak.

Archives by Month:

Archives by Subject: