Martxoaren 3ko bisitak berriro martxan

Dagoeneko 5.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Zaramaga auzoaren bihotzean egiten diren bisita gidatuetan. Ikasturte berrirako webgune berria eta ikastetxeekin harremanak martxan jarri ditu Martxoak 3 Elkarteak.

Elkartasun argiekin piztuko dute Tologorri mendia

Aiako Harrietan egin bezala, elkartasun argiek Tologorri mendia piztuko dute igandean Kataluniako herriari eta Altsasuko gazteei babesa adierazteko. Aiaraldeko eragile desberdinenek bultzatu dute ekimena.

Oroimen historikoa ikasleekin lantzeko web orria jarri du martxan Koldo Mitxelena Institutuak

Gaur aurkeztu du Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuak «Oroimenaren harra» web orria, memoria historikoa eskolara hurbiltzeko tresna. Euskal Herrian gaiaren inguruan egin diren lanak gune bakar batean biltzea du helburu auzolanean garatutako proiektu honek.

Emakume bat leihotik erori da, bikotekidearengandik ihes egiten saiatzean

Gasteizko Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen, genero indarkeria eta bikotekidea hertsatzea egotzita.

Dupla eta Mocker’s taldeek dantzan jarri zuten Muinoko Etxea

Muinoko Hotsak egitasmoaren lehenengo kontzertua ospatu zen larunbatean, oholtza gainean Dupla eta Mocker’s bandak zirela. Azaroaren 22an izango da hurrengo kontzertua.

Las trabajadoras de Elecnor Telecomunicaciones vuelven a la huelga

Como ya anunciaron el pasado mes de septiembre las trabajadoras de Elecnor Telecomunicaciones salieron a ala huelga el pasado 18 de octubre ante una dirección que se niega a negociar. El 25 de octubre volverán a movilizarse.

Tubos Reunidoseko langile bat hil zen amiantoaren ondorioz maiatzean, Asviasmie Aiaraldeak salatu duenez

66 urte zituen beharginak eta amiantoak eragindako biriketako minbizia zuen.

Zazpi eguneko Euskaraldiaren simulkaroa hasiko dute gaur Lautadan

Urriaren 27ra arte luzatuko da Euskaraldiaren simulakroa Lautadan. 2020an burutuko den Euskaraldiaren edizio berrian bezala, entitateen parte hartzea sustatuko dute.

Auzo bizi baten alde, prekarietatea borrokatuko du Olarizuko Gazte Asanbladak

Gaur eguerdian aurkezru du Olarizuko Gazte Asanbladak «Ez utzi hiltzen, gazteok auzoa perpizten» dinamika. Auzoak bizi duen prekarizazio prozesuaren aurka borrokatuko dute.

La Caixa-ren bulegoa blokeatu dute Gasteizen ‘Ez Dugu Onartzen’ lelopean

Ekimena egin du Ernai Gazte Antolakundeak Kataluniarekin elkartasunez eta Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko.

Erreferenduma ez dela delitua aldarrikatu dute ehunka langilek

Gehiengo sindikalak lanuzteak deitu ditu gaur Euskal Herrian, Katalunian burutzen ari den greba orokorra babestu eta Erreferenduma delitua ez dela aldarrikatzeko. Elkarretaratze jendetsua egin dute Andra Mari Zuriaren plazan.

LAB denuncia la discriminación sexista a una trabajadora del Hotel Palacio de Elorriaga

El sindicato LAB denuncia que el Hotel Palacio de Elorriaga ha iniciado una campaña para echar a una trabajadora a la que ya intento despedir hace un año, después de que esta comunicara a la empresa que estaba embarazada.

Turkiak Rojavaren aurka abiatu duen sarraskiaren aurrean boikoterako deia egin zuten atzo

Erdoganen gobernuak Herri Kurduaren aurkako inbasio militarra abaitu du aste honetan. Turkish Airlinesi boikota egiteko deia luzatu du «Rise Up 4 Rojava» ekimenak, horretarako protesta egin zuten atzo baskoniaren dendan.

Ehunka gaztek Gasteizko kaleak hartu dituzte «Espainiar autoritarismoaren» aurka

Auzitegi Gorenak zigortutako preso politikoak eta Altsasuko gazteak gogoan ehunka gazte atera dira gasteizko kaleetara, «Espainiar INjustizia» salatu eta herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko. ertzaintzaren oldarraldiak 19 atxilotu eragin ditu.

Archives by Month:

Archives by Subject: