Lan, bizi eta pentsio duinen alde, ofentsibara egingo dute salto Gasteizko gazteek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan sortutako Gasteizko Gazte Komiteak agerraldia egin du gaur Andra Mari Zuriaren plazako balkonadan. Euskal herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba deialdiarekin eta honen aldarrikapenekin bat egin eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diote hiriko gazteriari.

Langile bat hil da Gasteizen aldamio batetik erori ostean

Prekarietateak langile baten bizia eraman du gaur goizean Gasteizen. Urteko lehenengo lan heriotza da hau, iaz 44 langile hil ziren Euskal Herrian.

El Simply de la Avenida Gasteiz no abrirá el día 1 de Enero.

Finalmente, este jueves el primero de Enero el supermercado Simply no abrirá sus puertas y respetará el descanso de sus trabajadoras.

15 urtez hutsik egon den hotela okupatu dute Legutioko gazteek

«Desjabetuon Hotela» proiektuari hasiera eman diote Legution, herriko gazte talde batek 15 urtez hutsik egon den hotel bat okupatu ostean

Euskal Herriko gazte eta ikasle eragileek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrera batzeko deia egin dute

Agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Gasteizko Talka plazan Euskal Herriko gazte eta ikasle eragileek, Eskubide Sozialen Kartak deitu duen «lan, bizi eta pentsio duinen» aldeko Greba Orokorrera batu eta gazte aldarrikapenak Greba Orokorreko aldarrikapenekin batera zabaltzeko asmoarekin.

Zaballako espetxe atariraino eraman du elkartasuna Sarek

Zaballako espetxera martxa antolatu zuen Sarek pasa den larunbatean. Eguraldi euritsuari aurre eginez dozenaka lagunek Euskal Preso Politikoen etxeratzea aldarrikatu zuten.

Urtarrilaren 11an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalaren atarian, Sarek Zaballako espetxera martxa burutu du “salbuespen espetxe politika behin betiko” bukatu dadin.

Haizeari eta euriari aurre eginez Zaballako espetxe atariraino eraman du elkartasuna Sarek

Zaballako espetxera martxa antolatu du Sarek. Eguraldi euritsuari aurre eginez dozenaka lagunek Euskal Preso Politikoen etxeratzea aldarrikatu dute.

Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasun olatuak Gasteizko kaleak hartu zituen

LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak hainbat ekimen burtu zituen ostegunean Euskal Preso Politikoen Etxeratzea aldarrikatzeko. Bihar Sarek Zaballa espetxera martxa antolatuko du, 11:00etan Ruta Europa Hoteletik abiatuta.

Los condenados en el Caso De Miguel no ingresarán de inmemdiato en la cárcel

Hoy se ha realizado la vista para decidir si los principales condenados del Caso De Miguel ingresaban de inmediato en prisión tal y como pedia la Fiscalía.

Armentiako gas putzuen proiektuari uko egitea eskatu die Mugimendu Ekologistak euskal erakundeei

Agerraldia eta ekimena burutu dute Arabako hainbat eragile ekologistek gas putzuekiko aurkakotasuna adierazi eta erakundeei hauei uko egin dezaten eskatzeko.

1000 egun bete dituzte Kutxi 92 eta Txikita 14 etxebizitza okupatuek

Jaialdia antolatu dute, larunbat honetarako, Gasteizko Gaztetxean, okupazioen 1000 egunak ospatzeko

Altsasuko Gurasoek Abad eta Urrizola gazteei ezarri zaien hirugarren gradua konfirmatu dute

Iñaki Abad eta Aratz Urrizola hirugarren gradura igaro direla baieztatu dute Altsasuko Gurasoek, baina espetxealdian jarraitzen dutela azpimarratu dute.

Auzoak bizi duen larrialdi egoeraz ohartarazi du Gasteiz Txiki Auzo Elkarteak

Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitzaren problematika jasanezina bihurtu dela azaldu du Auzo Elkarteak eta premiazko neurriak exijitu dizkio Udalari.

Laminaciones Arreguik langileen %10 kaleratzeko asmoa duela salatu dute

Laminaciones Arreguiko enpresa komiteak enplegua eta industria plan bat bermatzea exijitu du, kaleratze mehatxuen aurrean.

Archives by Month:

Archives by Subject: