Bi lagun deklaratzera deituak izan dira urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeagatik

Gasteizko Justizia Jauregiaren atarian elkarretaratzea deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartakak urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzeagatik akusazio penala jaso duten bi gazteak babesteko.

Trebiñuko barrendegiaren «berehalako integrazioa» aldarrikatu zuten larunbatean

Trebiñuko Ezker Abertzaleak elkarretaratzea egin zuen, barrendegiaren integrazioa aldarrikatzeko. Bertako biztanleek bizi duten ziurgabetasun egoera salatu zuten.

Aguraingo herriaren «kriminalizazio sistematikoa» gelditzeko eskatu dute

Aguraingo taberna, gastronomia elkarte eta herritarren kontrako «erabat logikaz kanpo dagoen etengabeko jazarpen poliziala» salatu dute bizilagunek. Egoera bideratzeko «mekanismoak» jartzeko eskatu diete Udalari eta Segurtasun Sailari.

2022ko udaberrian helduko dio berriz lekukoari KORRIKAk

2021ean behar zuen Korrikaren 22. edizioa 2022ra atzeratzea erabaki du AEK-k. «KORRIKAk kalea behar du, bizia, mugimendua» azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.

EAEko eskola jantokiak ere, grebara

Hiru greba egun deitu dituzte sindikatuek EAEko eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantokietan. Datorren asteazkenean, urriaren 21ean, dute lehenengo greba eguna bertako langileek.

ARGAZKI GALERIA | Lan heriotzak salatzeko ekimen ikusgarria egin du Ernaik Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan

2020 hasi zenetik gutxienez 52 langile hil dira Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan, hori salatzeko ekimena egin du Ernai gazte antolakundeak gaur eguerdian Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon. Lan heriotzek suposatzen duten odolustearen aurrean egoera «desnormalizatzeko» deia egin dute Ernaiko kideek.

CAF enpresa beasaindarrak Jerusalemen eraiki behar duen trenaren aurka manifestatuko dira Gasteizen

Azaroaren 28an manifestazio nazional batek zeharkatuko ditu Gasteizko kaleak. CAF enpresak eraiki behar duen tren proiektuak Israelek okupatutako Palestinan ezarritako legez kanpoko koloniak Jerusalemgo hirigunearekin lotuko ditu.

Tras el último accidente laboral, los sindicatos se movilizan ante una sangría que no cesa

La mayoría sindical vasca se moviliza frente a la Delegación de Trabajo para denunciar las dos últimas muertes laborales, ocurridas el pasado miércoles en Lapuebla de Labarca. Euskal Herria suma ya 52 trabajadoras fallecidas en sus puestos de trabajo en lo que va de año.

Kanpezuko Guardia Zibilaren kuarteleko espainiar bandera lapurtu du Ernaik

Hispanitatearen egunaren baitan, Kanpezuko kuartelaren aurkako ekimena burutu du gazte antolakundeak. Espainiar bandera lapurtu eta Guardia Zibilaren presentzia «onartzen ez dutela» adierazi dute.

Urtaranen Gobernuaren zentsura saiakeren gainetik, egitarauari eutsiko dio Errekaleorrek bere 7. urteurrenean

Ostiralean jaso zuten Errekaleorreko kideek auzoko zazpigarren urteurrenaren baitan Aldabe Gizarte Etxean ospatu zituzten hitzaldiak egiteko debekua. Okupazio mugimenduaren kontrako kriminalizazio kanpainaren baitan kokatu dute Urtaranen Gobernuak jarritako azken betoa.

«Zergatik egin du bere buruaz beste? Zergatik ez da ikertzen?»

Etenik gabekoa da Zaballan heriotzen jarioa. Lau pertsona hil dira aurten Arabako presondegiko hormen artean, eta enegarrenez salatu du egoera Salhaketa elkarteak. Manzanosen arabera, heriotza horietako gehienak saihestu litezke, «indarrean dagoen legeria zorrotz aplikatuko balitz».

HALA BIDEO | Desde el Abismo expo/season 7

DESDE el ABISMO nos presenta su nueva exposición en Zuloa Irudia (Correría Kalea, 21) y su recién estrenada séptima temporada en Hala Bedi irratia

Lerimonte enpresaren ardura salatu zuten «Desjabetuon Hotelaren» desalojo arriskuaren aurrean

Mobilizazioei ekin diete Legutioko «Desjabetuon Hotela» espazioko kideek. Atzo, elkarretaratze jendetsua egin zuten Lerimonte S.L enpresak desalojoaren aurrean duen ardura salatzeko. Hilabeteko epean proiektuaren aurkako sententzia exekutatzeko arriskuaz ohartarazi dute Legutioko gazteek.

Adingabeak dituzten familiak «kalean eta babes gabe» uztea egotzi diote Gasteizko Udalari

Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak eta Gasteizen Inor Ez Kalegorrian ekimenak elkarretaratzea egin dute Gasteizko Plaza Berrian, hirian bizi diren migratzaile eta familia zaurgarrienen aurrean udalak duen jarrera salatzeko.

Archives by Month:

Archives by Subject: