Disport Eki enpresa hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu da

Hilabeteetako gatazka izan du langileekin, ordainketetan irregulartasunak egon direlako. Enpresa egoera bideratzen saiatzen den bitartean langileen nominek lehentasuna izango dute.

Aiaraldea komunikabideak salatu du Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu diola eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari

Eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra itotzeko saiakera dela dio hedabideak, azken urteotan Amurrioko Udalak euskararen biziberritzearen aurka hartu dituen erabakien azken mugarria. Gertaera «oso larria eta onartezina» zaie, eta egoera bideratzeko eskatzen diote tokiko erakundeari.

Txagorritxuko maila guztietan, langileen faltan

Larrialdietako Zerbitzura iristen diren kasu larrienak behar bezala artatzeko berariazko talde bat osatzea eskatu dute erizainek. Lan egoera «oso kaskarra» dela esan dute.

[ARGAZKI GALERIA] ‘Judimendin bizi nahi dugu’ lemapean, etxebizitzaren arazoa salatu zuten larunbatean

Egun osoko egitaraua eta manifestazioa antolatu zuen Batuta sareak

Gasteizko Udalak atzera bota du «konponbide adostu» baten aldeko eskaera

Gasteiz Antzokia Lazarragarekin batera aurrera ateratzeko «borondate politikoa» badagoela ziurtatu dute PSE-EEk eta EAJk.

Euskararen aldeko politikak bultzatzeko mobilizazioa egingo dute gaur Gasteizen

Aldatu Gidoia mugimenduak deitu du Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrera alda dezan, euskara erdigunean jartzeko. 17:30etan hasiko da Foru Plazan.

«Alboka eguna» albokarien topaketa herrikoia ekainaren 1ean izango da Aramaion

«Topaketa hau, bere txikitasunetik, euskal kulturaren osagai izatea» nahi dute antolatzaileek.

Bihar ospatuko da Hala Bedi Rocken XI. Edizioa

Hala Bedi Rock jaialdia 2024ko maiatzaren 18an itzuliko da Gasteizko Gaztetxera. 2019an gozatu ahal izan genuen azken aldiz jaialdi honetaz, baina 4 urte geroago muinoko etxera itzuliko da. XI. edizio honetan oholtza gainean Old Time Spooks, Ni Hil, Aihotz, Ben Pantera, Incense eta Caiman taldeak arituko dira.

Kastilloko parke eolikoaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Otxandion

“Langile migratuen esplotazioarekin aberasten den sistema kapitalista kolonial baten ondoriozko istripua izan zen Zorrozakoa”

Dozenaka lagun bildu ziren atzo Murgako lantegiaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Zorroza enpresaren ardura zuzena seinalatzeaz gain, Atzerritartasun Legea bertan behera uztea exijitu zuten bertaratutakoek.

[ARGAZKI GALERIA] Euskal langileak Gazako sarraskia salatzera atera dira Gasteizen

Sindikatuek deituta, Hego Euskal Herriko langileak elkarretaratzeak egiten ari dira ostiral honetan Gazan Israelen genozidioa amaitzea eskatzeko. Patronala non dagoen galdetu dute sindikatuek, eta erasoa babesten dutenekin harremanak eteteko eskatu dute.

[GALERÍA DE FOTOS] Cientos de personas se manifiestan en Gasteiz en el 76 aniversario de la Nakba

Cientos de personas se han concentrado en Gasteiz en el 76 aniversario de la Nakba para solidarizarse con el pueblo palestino y pedir el boikot a Israel.

Kutxi kaleko etxe okupatu bat hustu du Udaltzaingoak

Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.

54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.

Archives by Month:

Archives by Subject: