Cantoblancoko parke eolikoaren aurka agertu dira Artatza eta Axkoeta herriak
Artatza eta Axkoeta (Erribera Goitia) herriek ohar batez jakinarazi dute «ezetza» eman diote Eusko Jaurlaritzak Cantoblanco Mendian (Añanan) egin nahi duen parke eolikoaren proiektuari. Batzar Nagusietan aho batez adostutakoaren arabera, herrietako edo inguruetako lurretan (Cantoblanco kasu) parke eolikoaren proiekturik ez onartzeko erabakia indarrean dago eta Herri Batzarrean berretsi dute.
Arkamu mendilerroko parke eolikoa Eusko Jaurlaritzak bertan behera uztearen arrazoi berberak argudiatu dituzte, «Eusko Jaurlaritzak aurrekoan onartu eta aitortu behar izan zituenak»: auzotartasunean, biodibertsitatean, faunan eta floran, eta oreka ekologikoan eragingo lukeen kalte izugarria, «hamaika erakunde administratibok, sozialek, politikarik eta abarrek azaldu duten bezala».
Inguruko herrietako batzarrei «norabide berean» urratsak emateko gonbita luzatu diete, «gure instituzioen gainetik inposatu nahi dituzten erabakiak materializatu aurretik». Era berean, galdegin diete parke eolikoen instalazioen arduradun politiko eta administratiboei entzun eta errespeta dezatela «zuzenean eragiten dieten pertsonen, lurraren faunaren, floraren ahotsa».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!