CAF enpresa beasaindarrak Jerusalemen eraiki behar duen trenaren aurka mobilizatuko dira bihar Gasteizen
Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte bihar, azaroak 28, CAF enpresak Israelentzako eraiki behar duen tren proiektuaren aurka. Trenak Israelek okupatutako Palestinan ezarritako legez kanpoko koloniak Jerusalemgo hirigunearekin lotuko ditu. Gasteizen Bilbo Plazan mobilizatuko dira, eguerdiko 12:30etan.
2019ko abuztuan, Israelgo Finantza Ministerioak, Beasaingo CAF enpresari eta Shapir eraikuntza-enpresari eman zien Jerusalengo tren sarea hedatzeko obren esleipena. 1.800 milioi dolarreko kontratua da Jerusalemgo tren arina (JTA) deitutako proiektuarena eta obrak martxan dira dagoeneko.
BDZ mugimenduak bultzatuta CAFek proiektuan duen parte hartzea gelditzeko kanpaina abiatu zuten urte hasieran Euskal Herriko hainbat eragilek. Ugariak dira proiektuaren aurka altxatu diren ahotsak. Izan ere, lurralde okupatuan eraikitako kolonia israeldarrak gerra krimentzat jotzen ditu nazioarteko zuzenbideak; legez kanpoko kolonia hauek Jerusalemgo hirigunearekin lotzea du helburu CAF enpresak eraiki behar duen tren sarea.
Azaroak 28, mobilizazio eguna
Azken hilabetetan hainbat protesta eta ekimen burutu dira CAF enpresa beasaindarrak proiektuan duen parte hartzearen aurka. Mundu osoko milaka pertsonek eta ehunka elkartek egin dute bat «CAF jaitsi zaitez Israelgo apartheidaren trenetik» kanpainarekin.
Kanpainari bultzada berri bat emateko helburuarekin manifestazio nazionala burutu behar zuten bihar gasteizko kaleetan zehar. Pandemia egoerak, ordea, ezinezko egin du manifestazio nazionala antolatzeak baina CAFen proiektuaren aurkako aldarriak presente egongo dira biharko egunean ere. Izan ere mobilizazioak dietu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, baita Tolosan eta Beasainen ere.
Gasteizko mobilizazioa 12:30etan izango da, Bilbo Plazan, tren proiektuaren aurka kaleak hartzeko deia egin dute dinamikaren sustatzaileek: «Proiektu honen ezkutuko asmoa legez kanpoko koloniak indartzea eta Israelek okupaturiko palestinar lurren bereganatze etengabea ahalbidetzea da» azaldu dute.
«Tranbia honi kolonia kiratsa dario»
Gasteizko BDZ eta Hala Bedik, CAF enpresak Jerusalengo tranbia berria eraikitzeko lortutako esleipena ardatz duen “Tranbia honi kolonia kiratsa dario” dokumentala ekoiztu zuten elkarlanean.
Dokumentalak itzal handiko pertsonen testigantzak jaso ditu hiru galderaren bueltan: Zergatik da ilegala Jerusalengo tranbiaren proiektua?, Nola eragingo die palestinarren bizi baldintzei? eta Nola eragingo lieke, aurrera aterako balitz, CAF enpresari eta hango langileei?
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!