Burrunbada deitu du Zaldibar Argitu plataformak Euskal Herriko balkoietatik datorren apirilaren 6rako
Datorren apirilaren 6an bi hilabete beteko dira Zaldibarreko zabortegia amildu zenetik eta zabor azpian desagertuta jarraitzen dute Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. Zaldibar Argitu burrunbada deitu du astelehenerako Euskal Herriko balkoietatik gaueko 20:30etan.
Bi hilabete beteko dira datorren apirilaren 6an, Verter Recycling enpresak kudeatutako Zaldibarreko zabortegia amildu zenetik. Ordutik zabor azpian desagertuta jarraitzen dute Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegiko beharginak.
Zaldibar Argitu plataformatik ohartarazi dute, Jaurlaritzak ez duela bi hilabetetan herritarren aldarrikapen bakar bat ere bete: «Dagoeneko ez dakigu nola esan. Nahikoa dela. Aski dela. Honekin bukatu behar dutela». Desagertutako langileak aurkitzea, zabortegian gertatu zenaren inguruko argipenak ematea, egun bilaketa lanetan dauden langileen segurtasuna bermatzea edota Iñaki Arriola sailburuaren dimisioa dira, besteak beste, plataformaren aldarrikapenak. Guztiei egin diete entzungor erakunde publikoek.
Apirilak 6: Burrunbada balkoietan
Euskal Herriko balkoietatik 5 minutuko burrunbada deitu du Zaldibar Argitu plataformak datorren apirilaren 6rako, astelehena, iluntzeko 20:30etan. Ondoren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren omenez kandela edo argi bi pizteko eskatu dute: «Langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta erantzukizun politiko guztiak argitu arte, lanean jarraituko dugu!»
Zaldibarreko hondamendia
Otsaila hasieran Zaldibarreko mendi magal batean jaso zen luiziak, herri horretako Verter Recycling 2002 SL enpresak kudeatzen duen zabortegiko milioi erdi tona amildu zituen AP-8 autopistaraino. Geroztik bi behargin desagertuta jarraitzen dute hondakin pilaren azpian.
Desagertutako langileen bilaketa lanak abiatu eta ordu batzuetara amiantoa aurkitu zuten larrialdi zerbitzuek zabortegiko hondakinetan. Antza, enpresak amiantodun 4.239 tona material metatu izan ditu urteetan zehar Zaldibarreko zabortegian.
Airearen kalitatearen neurketek kutsadura maila oso altuak detektatu zituzten gainera zabortegiaren inguruko herrietako auzokideak arriskuan jarriz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!