Burgeluko azken lan istripua gaitzetsi dute
Apirileko hirugarren astean Burgeluko herrian garraiolari bat hil zen, lan istripu berri batean. Astebete beranduago, Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Gasteizko erdialdean, «Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea» lemapean.
«Beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira», salatu dute sindikatuek. Gogoratu dutenez, 2018. urtean jada 17 langile hil dira lan istripuetan, horietatik zortzi, gidari profesionalak. Aipatzekoa da garraiolarien lan istripuak ez direla maiz estatistika sozialetan kontutan hartzen: errepide istripu gisa apuntatzen dira, zenbakiak apaintzeko.
Azpimaragarria da euskal garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, baina sektorearen beste zati handi bat gidariek osatzen dute. «Ezinbestekoa da garraiolari nahiz gidarien egoera hobetzea, bai porteen prezioetan, bai lan orduetan, Europako herrialde askotan hartzen ari diren antzeko neurriak kontutan hartuz, izan ere, sektorearen zati bat prekarietatean egoteak, bestea ere, bertara bultzatzen baitu».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!